'Ghero. Azken euskalduna' bihar Arriaga antzokian ikusgai

uriola.eus 2018ko aza. 19a, 09:01

3000 urtean euskara egongo den aztertuko dute antzezlan honetan Mikel Martinez, Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Iñaki Maruri eta Ane Pikaza aktoreekin. Tartean Teatroa eta Euskaltzaindiak ekoiztutako lana da.

Ghero-ko protagonista nagusia euskara da. Euskarari ez ezik, hizkuntza guztiei egin nahi diete gorazarre antzezlanarekin, hizkuntzen aniztasunari, gizateriaren ondare kultural ukiezinari. Izan ere, denborarekin urrituz doan patrimonioa da. Ikuskizun honetan dozena bat hizkuntz desberdin erabiltzen dira.

Euskara, jakina, baina baita, inglesa, frantsesa, gaztelera, txinera, katalana eta galiziera ere. Hildako hizkuntzak ere erabiltzen ditugu: latina, miq-mack-era (Ternuako aborigenen hizkuntza), iberoa, protoeuskara…Eta oraindik existitzen ez den hizkuntza bat, “Hizkuntza Globala”, fikzio honetan, 3000. urtean, gizateria osoak egiten duen hizkuntza.

Azaroaren 20an eta 21ean egongo da ikusgai Arriaga Antzokian eta dagoeneko sarrerak salgai jarri dituzte 6'50 eta 21 euro bitartean.

 

Fitxa Artistikoa:

Patxo Telleriarena

Zuzendaria: Jokin Oregi

Antzezleak: Mikel Martinez, Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Iñaki Maruri eta Ane Pikaza

Zuzendari artistikoa: Ana Garay

Argiztapena: David Rodríguez

Musika-konposizioa: Iñaki Salvador 

Ekoizpena: Tartean Teatroa eta Euskaltzaindia