“Biziminuto” bideo lehiaketaren VII. edizioa abian dago

uriola.eus 2018ko aza. 8a, 11:06

Lehiaketaren helburuak bi dira nagusiki: bizikletaren erabilera sustatzea, batetik; eta, bestetik, bizikleta erabiltzeak izan ditzakeen zailtasunei aurre egiteko ideiak ematea.

“Biziminuto” bideo lehiaketaren VII. edizioa abian dago. Jada zabalik dago bertan parte hartzeko epea, orain hasita eta urtarrilaren 11era arte. Bideoek gehienez minutu bateko iraupena izango dute eta gaia, bizikleta. Parte hartzeko: biziminuto@gmail.com helbidean izena eman behar da.

Bideoa mp4, mpeg edo avi formatuan erantsi eta mezuan bertan egilearen izena eta film laburraren izenburua zehaztu. Film labur bat baino gehiago aurkeztu ditzake pertsona berberak, baina sari bakarra jasotzeko aukera bain o ez du izango. Aurten hiru sari emango ditugu eta baita gazteentzako aparteko atal bat egongo da.

– Lehen saria. Aurreko gurpila Shimano dinamorekin (ardatzaren barruan),  eta aurreko argia bere instalazioarekin. .Emalea: Ciclos La Ferro.

– Bigarren saria. Helduentzako kasko bat (Ryme Bikes) eta umeentzako beste bat (Crazy Safety, 2 eta 9 urte bitartekoentzat). Emalea: Urban Bike.

– Hirugarren saria. Umetxoentzako eserlekua, PoliSport-eko  Boodie eredua. Emalea: Bicicletas Bizkaia.

Gazteentzako sari berezia. Oakley Evzer Path betaurrekoak ,aurreko poltsa bat, eta argi jokoa eta txirrina. Emaleak: Ciclos Deusto, Ciclos Sandonis eta Territorio Ciclista, hurrenez hurren.

Epaimahaiak 30 lan aukeratuko ditu eta lan horiek Hika Ateneoan (Ibeni moila,1 - Bilbo) ikusi ahal izango ditugu urtarrilaren 25an, ostirala, 20:00etan. Bertaratutako ikusleek aukeratuko dituzte lau irabazleak, han bertan bozka emanez.

Ostean, Biziz Biziren  2019 urteko ekintzei hasiera emateko jaitxoa hasiko da. Jaia “Pasajeros sin billete” taldeak alaituko du. PAtsedenaldian Biziminutoren sariak banatuko dituzte.