Gabonetan primeran kirola eginez programa aurkeztu dute

uriola.eus 2018ko aza. 9a, 12:19

Bilboko Udalak abian jarri du, aurten ere, "Gabonetan primeran kirola eginez" izeneko egitaraua: 1.026 plaza eskainiko ditu 6 eta 13 urte bitarteko umeentzat.

Asmoa da adingabeei kirol-aisialdirako gune bat eskaintzea, bizi ohitura osasungarriak, talde lana eta lagunartekotasuna –besteak beste– sustatzeko. Horrez gain, egitarau honekin, Udalak lana eta familia-bizimodua errazago eta hobeto uztartzen lagundu nahi du.

“Gabonetan primeran kirola eginez” abenduaren 26an, 27an eta 28an eta urtarrilaren 2an, 3an eta 4an gauzatuko da, Deustu (180 plaza), San Inazio (306 plaza, eta horietako 36 kirol egokiturako), Txurdinaga (360 plaza), eta Zorrotza (180 plaza)auzoetako Udal Kiroldegietan. Jarduerak, betiere, 9:00etatik 14:00etara izango dira, nahiz eta kiroldegietara 8:30etik aurrera sartzeko eta 14:30era arte irteteko modua izango den.

Parte hartuko duten adingabeek aukera izango dute talde-jolasetan, igeriketan, padelean, tenisean edo saskibaloian jarduteko, besteak beste. Nahitaezkoa izango da kiroletarako arropa eta oinetakoak, bainu-jantzia, txankletak, toalla eta txanoa ekartzea. Jarduera guztiak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira.

IZENA EMATEA

Abonatuentzat, azaroaren 13tik aurrera (asteartea) hasiko da izena emateko epea, eta abonatuak ez direnentzat, azaroaren 15etik aurrera (osteguna). Izena ematea, bestalde Bilbao Kirolak-en on line zerbitzuen bidez eta Kiroldegi guztietako salmentarako makinen bidez. Jardueren prezioa 10,20 eurokoa da eguneko, abonatuentzat, eta 12,25 eguneko, abonatu gabekoentzat. Plazak erreserbatzeko aukera izango da, egun baterako, hainbat egunetarako edo egun guztietarako.

Bilboko Udalak 36 plaza gordeko ditu, 6 eguneko, San Inazioko Kiroldegian, dibertsitate funtzionala duten adingabeentzat. Plaza horiek erreserbatzeko, Kirol Egokituko Euskal Federaziora jo beharko da (FVDA-GAITUZSPORT) (622 022 063).