Deustuko Udaltegian,
Urtean zehar 12 eta 17 urte bitarteko gazteek, ikerketa, zientzia eta teknologiako jarduerak burutzen dituzte Bizilabeko tailerretan, eta emaitza hori erakutsiko dute publikoan Bizilabe festan.
Tailer horiek aisialdiko eskaintza osatu eta gazteak zientzian eta ikerketan murgiltzeko egiten dira, ikertzaile eta profesionalen gidaritzapean. Azaroaren 16an, gazteek lanak erakusteaz gain, beste zenbait jarduera ere izango dira Bizilabe festan, hala nola, gazteentzako tailerrak, musika, eta gazteek prestatutako 'Elektroien dantza' zientzia-ikuskizuna.