“Mila musika haria” ostiral honetan hasiko da

uriola.eus 2018ko aza. 13a, 09:02

Ziklo honen bederatzigarren edizioa azaroko ostiraletan eta larunbatetan izango da, arratsaldeko 19:30ean, Bertendona institutuan, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte. Ou Mama!, Julio Lazcano edota Livio Gianola musikariek parte hartuko dute

Gitarraren eta harizko musika tresnen zaletuek eta jarraitzaileek, gitarraren eta harizko musika tresnen inguruan sortzen diren musikei eskainita dagoen “Mila Musika Haria” zikloaren zazpigarren edizioaz gozatu ahal izango dute ostiraletik aurrera. Bilboko Udalak antolatutako ekimenak bost kontzertu jasoko ditu –ostiralez eta larunbatez– azaroaren 30era arte, Bertendona institutuan.

Mila Musika Haria” programako bigarren kontzertua hurrengo egunean, larunbat honetan, izango da, Ana Crismánen eta Concha Medinaren “El arpa se hace flamenca” ikuskizunarekin. Harparen 37 hariek ahots kordekin bat egingo dute kontzertu bitxian. Musika-tresnaren birtuosoa den Ana Crismán bakarlari, eta, aldi berean, Concha Medinaren ahotsaren laguntzaile gisa arituko da, flamenkoaren musika paisaietatik egindako ibilaldian. Ana Crismánek askatasunez aztertzen ditu musika-tresna horren aukerak, eta flamenko estilo tradizionaleko errepertorioari ekiten dio. Harpa jotzaileak modu autodidaktan daramatza aurrera harpa flamenkoko musika-tresna bilakatzen duten teknika berriak. Tentuak, tangoak, soleák, alegríak, buleriak, seguiriyak, rondeñak, granainak… Estilo guztiek adierazkortasun berezia aurkituko dute harpan.

Mila Musika Haria” egitarauaren edizio hau azaroaren 30ean amaituko da, Livio Gianola musikari italiarraren oso kontzertu bereziarekin. Ez ohiko talentua eta sentsibilitatea dituen Bergamoko (Italia) musikariak erraztasun sinestezinarekin jotzen du zortzi hariko gitarra, kontzertu bakoitzean interpretazio beroa, dinamikoa eta birtuosoa lortuz. Bere konposizioen artean Espainiako Ballet Nazionalerako egindako lana azpimarratu behar da.

AGENDA

AZAROAK 16 
19:30. Bertendona institutua
Ou Mama!
Oier Garamendi: ahotsa, gitarra 
Iñigo Mentxaka “Mentxi”: kaxoia, ahotsa.  
Aitor Karrasko: baxua. 
David Pereiro: perkusioa, ahotsa

AZAROAK 17 
19:30. Bertendona institutua
El arpa se hace flamenca” 
Ana Crisman, harpa
Concha Medina, ahotsa

AZAROAK 23 
19:30. Bertendona institutua
Robert Rodrigo, gitarra

AZAROAK 24 
19:30. Bertendona institutua
Julio Lazcano
“Distancias”

AZAROAK 30 
19:30. Bertendona institutua
Livio Gianola, gitarra 
“Solo a Poniente”