Euskal Herri osoan ezaguna dan fenomeno honek, indarra hartu du Bilbon. Pasa den ikasturtean 59 talde izan ziren eta 368 berbalagun. Aurten, datu horreek guztiak gaindituko direla adierazi dute. Horretarako, beraiekin batera euskaraz gozatzeko gonbidapena luzatu dute #PRAKTIKATUetaBIZI lemapean.
Taldeak bost edo sei kideetakoak izaten dira eta kontuan hartzen dira parte-hartzaileen disponibilidadea, edadea eta zaletasunak. Berbalagunak kafetegian, tabernan, edo paseoan ibilteko biltzen dira. Parte-hartzaileek erabakitzen dute non eta noiz, beti lagun giroan. Bilboko auzo guztietan aukera zabalik dago, euskaraz hitz egiteko eta bizitzeko aukerea izango da (Deustu, Santutxu, Olabeaga, Zorrotza, Indautxu, Castaños, Zazpi Kaleak, Otxarkoaga, Errekalde...).
Horrezaz gan, hainbat ekintza osogarri izaten dira urtean zehar (txangoak, mintzodromoak, kirol jarduerak...). Izena emotea doan da, eta abantailak eskuratu daitekez: emonaldietarako txartelak, opariak, deskontuak harpidetzetan (Aizu!, Berria, Argia, Gaztezulo...) eta bestelakoak.
Familientzat, Gurasolagun proiektua dago. Euskarearen transmisinoa bermatzeko, ezinbestekoa da gurasoen eta seme-alaben arteko hizkuntz harremanetan eragitea. Ekimen honi esker, guraso euskaldunak edota euskaraz ikasten dabizenak, antzeko egoeran dauden beste guraso batzuekazin harremanetan jartzea da helburua; plazan, parkean, asteburuko txangoetan... familia edo lagun giro guztiz euskalduna sortzeko. Horretarako guraso eta umeekaz berbataldeak, tailer txikiak zein txangoak antolatzen dira.