Autonomia eta Sabino Arana kaleetako bidegurutzean kamioi batek emakume txirrindulari bat harrapatu eta hil egin zuen atzo goizean. Emakumea, bizikletaren gainean zihoan eta kamioia, hasiberrien L-a zeramana, bidegurutzean eskumara biratu zuenean alboan zegoen emakumea jo zuen.
Hori salatzeko, neurriak eskatzeko eta halakorik berriro gerta ez dandin exijitzeko, manifestazio-deialdia zabaldu dute. Hau, arratsaldeko 19:00etan istripuaren lekutik abiatuko da, Autonomia eta Sabino Arana kaleetako bidegurutzean. Manifestazioa Udaletxean bukatuko da eta bertan konzentrazio ixila egingo dute 20:00etan.
Beltzez jantzita joatea eskatu dute, emakume horren dolua erakusteko eta bizikleten txirrina gogor jotzea eskatu dute.