WomenBiren helburuak emakume profesionalen aurrerakuntzak erakustea eta aintzatestea da, eta era positiboan, errealistan eta eraikitzailean erreibindikazioa egitea. Emakumeak euren talentu profesionalagatik, gaitasunagatik eta hobetzeagatik ardatz bihurtzea, emakumeek ez luketelako beti berri izan behar euren eskubideak urratu direlako, eta hori lortzea gizarte osoaren ataza eta erantzukizuna delako.
Proiektuan argazki eta ikus-entzunezko batzuk daude eta gaur inauguratu da Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan. Esparru desberdinetako emakume profesionalen hogei profil jaso eta horien erakusketa inklusiboa egiten da. Arloak osasuna, zientzia, enpresa, metala, kultura kirola, abeltzaintza, zuzenbidea, elkartegintza, unibertsitatea,… dira. Bilbo eta Bizkaia inguruko emakume errealak, gaitasunaren, eragingarritasunaren, hobetzearen eta baloreen adibideak direnak
HOGEI PROTAGONISTA
WomenBiko protagonistak euren artean erabat desberdinak diren hogei emakume dira. Emakume errealak, hurbilekoak, beste emakume asko eurekin identifikatzeko modukoak direnak. Badituzte ezaugarri komunak ere: talentua, profesionaltasuna, eragingarritasuna eta kemena. Emakume hauen guztien atzean kontatzea merezi duen arazoak gainditzeko eta hobetzeko historia bat dago.
- ADELA ASUA. Zigor Zuzenbideko katedraduna, Euskal Herriko Unibertsitatea. Konstituzio Auzitegiko lehendakariorde emeritoa.
- ITZIAR LAZKANO, Aktorea eta zuzendaria.
- ZURIÑE GARCÍA, Sukaldaria. Andra Mari jatetxeko sukaldeburua.
- ITZIAR ASTIGARRAGA, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Pediatria Zerbitzuko burua. Umeen Onkologia Unitateko arduraduna.
- MIREIA DE DIEGO, Indusketen eta obra zibilen arloko enpresaburua. Bizkaiko Indusketa Enpresen Elkarteko lehendakaria.
- RAKEL MATEO. Kirolari paralinpikoa, triatleta.
- DEUSTO ARRAUN TALDEKO EMAKUMEEN TALDEA.
- SOKATIRAKO EUSKADIKO EMAKUMEEN SELEKZIOKO TIRATZAILEAK.
- TAMARA CLAVERÍA. Gizarte Integrazioko graduduna. Asociación de Mujeres Gitanas Elkarteko (AMUGE) lehendakariordea.
- MARTA MACHO. Matematikoa, Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea. Zientzia dibulgatzailea.
- SAIOA LARA. Soinekoen diseinatzailea. Soinekoen diseinurik onenaren Goya Saria "Handia" filmeko bere lanagatik.
- MARÍA DEL CARMEN VÁZQUEZ. Bilbobus Zerbitzuko gidaria.
- CLAUDIA ELENA FAVELA. Soziologoa. Grupo de Mujeres Migrantes trabajadoras del Hogar taldeko koordinatzailea.
- LORENA FERNÁNDEZ. Ingeniari informatikoa. Deustuko Unibertsitateko Identitate Digitaleko zuzendaria eta Inspira STEAM mentorea.
- FATOU DIENG. Nazioarteko Merkataritzako teknikaria.
- MAMEN FREITAS. Soldatzailea.
- LOREA MOMEÑE. Abeltzaina. Urigoitiko Txorizoak.
- PILI CASTRO. Cáritas Elkarteko Adineko Pertsonen Arloko arduraduna. Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko irakaslea.
- BEGOÑA GARCÍA DE ANDOIN. Jostuna. Federación de Mujeres Viudas del País Vasco Federazioa, FEVI.
- ANA OTEIZA. Tromso-ko (Norvegia) PET Imaging Center-eko I+D taldeko ikertzailea.