Bi liburu berri aurkeztuko ditu Erroak datorren astean: "Gomutan" eta "AztiHitza"

uriola.eus 2018ko aza. 15a, 11:16

Zenbat Gararen Erroa argitaletxeak Durangoko Azokan salgai izango dituen bi liburu berri aurkeztuko ditu datorren astean.

Azaroaren 19an, astelehena, Hektor Ortegaren Gomutan aurkeztuko da Bilboko udaletxean; eta azaroaren 20an, asteartean, Asisko Urmenetaren AztiHitza eleberri biografikoa aurkeztuko da Kafe Antzokian.

Hektor Ortega kazetariaren Gomutan, Bilboko historiaren atal ezezagunak liburuak ahaztuak geratu diren pertsona eta gertakari bitxi eta gogoangarri asko ahanzturaren putzutik atera eta nabarmendu ditu. Izen bereko irrati saioa egiten du Orteak Bilbo Hiria irratian, eta liburu honen bidez. Bilboko udalaren eta BilbaoArte Fundazioaren laguntza izan du Erroa argitaletxeak liburua argitaratzeko. Aurkezpena Bilboko udaletxeko Arabiar Aretoan izango da azaroaren 19an, astelehenean, 12:00etan.

Asisko Urmeneta marrazkilariaren AztiHitza eleberri biografikoan, berriz, Agosti Xaho zuberotar pentsalari eta ekintzailearen bizitzari buruzko liburu BioGrafikoa marraztu du Urmenetak. Azaroaren 20an, goizeko 11:00etan prentsaurreko aurkezpena izango dugu Bilboko Kafe Antzokian eta 19:00etan, berriz, jendaurreko aurkezpen ilustratua egingo du Urmenetak.

Erroa argitaletxeak argitaratuko duen bigarren BioGrafikoa izango da AztiHitza, 2015eko Gabriel Aresti BioGrafikoa-ren ondoren, eta mugaz bi aldeotako euskaldunon elkarlanaren emaitza izango da, izan ere, Herrima kultura elkartearekin eta Atharratzeko Prefosta elkartearekin elkarlanean argitaratuko dugu liburu hau. Atharratzen ere aurkeztuko da liburua, azaroaren 24an (neskenegüna), Xahoenean, 19:00etan.