ISTANTEKO HIRIAK lelopean aurtengo edizioak kultura-ekitaldi handien eta hiri-plangintzako estrategien arteko harremana, eta estrategia horiek paisaian, ekonomian eta tokiko kulturan duten inpaktua aztertzen ditu. Horretarako hiri-kudeaketa profesionalak, arkitektoak, urbanistak, erakundeak, ikertzaileak, gizarte-eragileak eta ekitaldien sustatzaileak gonbidatzen ditu partekatutako estrategiak diseinatzera, ingurunerako oreka eta toki-komunitatearentzako onura bermatuko duten estrategiak, alegia.
Programazioa hiritar guztiei zabaldutako laborategi gisa planteatu dugu. Hau da, ikerkuntza, esperimentazio eta elkar-sorkuntza prozesu gisa, aktibitate formatu ezberdinekin: hitzaldiak, lankidetza tailerrak, ibilbideak, jarduera artistikoak...
Ekitaldi batzuk gomendatzen dizuegu:
FESTIMATON: Hirigintza eta arkitektura jaialdien arteko nazioarteko topaketa. Parte hartuko dute:
- Ramón Faura Coll FADfest Bartzelona
- David Juarez Arquitecturas Colectivas Nazioartekoa
- Antoine Aubinais Festival Bellastock Paris
- Javier Martínez Festival Playa-220 Leon
- Rosario Talevi Make City Berlin
- Filipa Tomáz Trienal de Arquitectura Lisboa
- Javier Peña Ibáñez Festival Concéntrico Logroño
- Rosa Rogina London Festival of Architecture London
- Andrea Griborio Mextrópoli México DF
HIRI PILULAK: Mikro aurkezpenak: Fairbnb / Make City Berlin / Entrebarris Valentzia / Gentrifikazioa Euskal Herrian / ...
MAGICAL MYSTERY CITY TOUR: Bus turistiko batek bisitaldi gidatu bat egingo du hiriko kokaleku ikonikoetan barrena.