CNTk Eusko Jaurlaritzak 1937an konfiskatutako ondarea Legebiltzarrera eraman du

Erabiltzailearen aurpegia CNT Sindikatua 2018ko aza. 16a, 16:39

  • CNTk Eusko Legebiltzarrera joan da Jaurlaritzaren jarrera salatzeko.
  • "Gobernuari exigitzen dioguna da oroimen historikoaren eremuan eurek bete dezatela, Jaurlaritzak beste kasuetan esaktzen duen bezala", esan du CNTk

Erakunde anarkosindikalistak Giza Eskubide eta Berdintasun Batzordean azaldu da, Batzordeak eskatuta, Eusko Jaurlaritzak 1937an inkautatu zuen ondarea itzultzea eskatzeko xedearekin. "Badaramagu hiru urte erantzun baten zain, eta Giza Eskubide eta Berdintasun Batzordera joan behar izan dugu eskatzen duguna entzutea izateko", esan du CNTren bozeramaileak.

Batzar horretan Legebiltzarrean dauden alderdi politikoei egindako eskaera helarazi zaie. "Gure iritziz, Eusko Jaurlaritzak Agirreren gobernuak 1937an egindako konfiskazioari buruz erantzun behar du, horren oinordea baita", salatzen dute. Zehazki Lakuak ez du "CNT sindikatua kontutan hartzen, nahiz eta  beren aldarrikapena legezkoa izan": Gaur egun, hiru urte geroago, ez du gobernuaren erantzunik jaso.

Hurrengo esteketan parte hartzeak ikus daitezke:

Osorik irakurri