Bilbok etxegabeei neguan aterpea emateko prestakuntza aktibatu du

uriola.eus 2018ko aza. 19a, 08:56

Tenperatura oso hotzeko gauetarako, beste 62 ohe gordeko dira: 8 Claret Sozial Fondoak kudeatzen dituen zentroan, 14 Altamiran, eta 40 Gurutze Gorriak kudeatzen dituen zentroetan.

Bilboko Udalak gaur aktibatu du etxerik gabe larriki bazterturik dauden pertsonei arreta eskaintzeko neguko prestakizun berezia, 91 plaza irekiz: 20 Claret Zentroan, eta 71 Altamira Aterpean. Gau oso hotzetan, bestalde, 62 ohe eskainiko dira: beste 8 Claret Sozial Fondoak kudeatzen duen zentroan, beste 40 Gurutze Gorriak kudeatzen dituen zentroetan eta 14 Altamiran.

Udal zerbitzu hau Uriko kaleetan bizi diren etxerik gabeko pertsonentzat da, behar adina plaza ez izateagatik, edo baldintzak ez betetzeagatik edo beste arrazoi batzuengatik larrialdiko aterpeen sare egonkorrean edo beste bizitegi-aukera batzuetan sartzerik ez daukatenentzat. Hartara, eguraldia gaiztoen izaten den hilabeteetan, etxerik gabeko pertsonek aterpeetara sartu ahal izango dute, hotza saihestu eta beren osasuna babestu. Oheaz gainera, gosaria eta afaria ere eskaintzen dira.

Zerbitzuak eskuratzeko sistema, beraz, Prestazio Oinarri-oinarrizkoak Eskuratzeko Programaren bidez izango da, zeina Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzuak kudeatzen baitu (GLUZ, Uribitarte kalea, 11, 944701460)Larrialdi kasuan, kaleko taldearen bidez edo udaltzaingoaren bidez (092-112). Gizarte Ekintza Sailak koordinatuki lan egiten du Udaltzaingoarekin, Ertzaintzarekin eta eguneko arretako baliabideekin, hau da, eguneko zentroekin edo jantoki sozialekin, besteak beste, egoera kalteberan dauden pertsonak hautemateko.

 

ATERPEAK

Bilboko Udalak eta Claret Sozial Fondoak, 2015etik, hitzarmen bat daukate sinatuta, 20 leku eskaintzeko Mariaren Bihotza plazako zentroan. Horrez gain, lokal horietan, eguraldirik txarreneko uneetarako, badira beste 8 leku zerbitzu berean.

Iaz bezala, indartu egin da larrialdi-zerbitzu hori, eta, gaur egun, 71 ohe daude Altamirako Aterpean, eta beste 14 leku gaurik hotzenetarako. 2017an, 30 leku eskaini ziren Altamiran.

Bilbon tenperaturarik hotzenak izango diren egunetan beste 40 leku eskainiko dira Gurutze Gorriak kudeatutako zentroetan.

Bilboko Udalak, aurreko urteetan bezala, larrialdietarako leku gehiago prestatuko ditu aterpeetan eguraldi gaiztoeneko uneetarako.

 

230 LEKU GAUEKO HARRERA-ZENTROETAN

Bilbok baditu urte osoan zehar gauean harrera emateko hainbat zentro, 230 leku eskaintzen dutenak etxerik gabeko pertsonentzat, eta Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzuak (GLUZ) kudeatzen du haien erabilera, era zentralizatuan:

  • Elexabarriko Udal Aterpetxean 71 leku eskaintzen dira, egonaldi labur eta ertainetarako. Lurberri Etxean, zeina Caritasek kudeatzen baitu, 25 leku daude, egonaldi luzeetarako.
  • Gauean harrera emateko udal-zerbitzuak, Uribitarteko Aterpetxean: 83 leku.
  • Lagun Artean gaueko zentroan: 32 leku.
  • Hontza gaueko zentroan: 19 leku.