"Gomutan, Bilboko historiako atal ezezagunak” Hektor Ortega historialariaren liburu berria

uriola.eus 2018ko aza. 19a, 13:57

Bilboko istorioak batzen dituen liburua da, batzuk ahaztuak eta beste batzuk ezezagunak. Liburu horretan, guztira 40 pasadizo labur batu dira, Bilboren historia hobeto ezagutaraziko dutenak.

Proiektu hau irrati uhinetan jaio zen, bilbotar idazle Hektor Ortega istorio horiek guztiak batzen hasi zenean Bilbo Hiria Irratian kontatzeko. Urtebetean, 40 emanaldi egin ziren istoriook kontatzeko, eta liburu honetan jaso dira. Bilboko Udalak, lan horren balio historikoaren aurrean, erabaki zuen proiektu hau sustatzea, bilbotar guztiek eduki zezaten istorio horietaz ––asko ezezagunak–– gozatzeko aukera. Horrela jaio zen “Gomutan, Bilboko historiako atal ezezagunak”.

40 istorio horiekin, herritarrek Uriko pasadizo historikoak ezagutuko dituzte, beste garai batzuetako gertaerak, giro eta leku ahaztu orain arte behin ere kontatu gabeak eta Bilboko historian ezezagunakHorien artean, badira aspaldiko kontuak, pertsonaiak eta lekuak, kantak eta pasadizoak, azken batean, istorio laburrak, honako hauei buruzkoak: Sei udaletxeak; Artxandako megalitoa, bilbotarren lehen aztarna; Wilhelm Wakonigg, Bilboko espia nazia; Mitologia Bilbon; Santutxuko tabako-fabrikako matxinada; Ahaztuaz joan diren auzoak; Juanita Mir kazetari fusilatua; 1917ko negu latza; Errotak; Teresa Iturralde Añibarro, gerrilla kapitaina; Aratisteak, Bilboko ohitura; Begoñako Amatxu, Rocíoren pareko; edo Jean Cassou, erresistentziako heroi Deustun jaioa, beste pasadizo batzuen artean.

Liburu hau argitaratuta, iraganari begiratzen zaio, euskaratik ere bai. Bilboren historia oso desberdina da Hektor Ortegakproposatzen duen ikuspegi horretatik; hala, falta zen jende askok, ahaztuta zeuden iraganeko gertaerek, liburuetan lerro bakar bat ere izan ez duten istorioek, garrantzi handia izan dutenek bai Bilboren historian bai euskaran, protagonismoa bildu dute liburu honetan argitaratuta.

“Gomutak, Bilboko historiako atal ezezagunak" liburuaren 2.000 aleko argitalpena egin da, Erroa argitaletxearen zigiluarekin. Gainera, BilbaoArte Fundazioaren elkarlana aipatu behar da, irudiak eta liburuaren maketazioa bere lana baitira.

Udal-liburutegien sarean kontsultatu ahal izango da liburua; liburuaren ale bana izango baita liburutegi bakoitzean. Bestalde, salgai egongo da Durangoko Disko eta Liburu Azokan ere, 15 euroan; idazlea, halaber, liburuaz jardungo da azokako instalazioetan.

Liburu hau, denboragabea, edozein unetan irakurri ahal da, zeren eta kontakizun laburrak eta bertatik bertarakoak baitira, Uriaren historiaren zati bat kontatzen dutenak naturaltasunez eta soiltasunez. Halaber, Bilboren historiaren zati bat berreskuratu da horrela, ahazturik egon dena, edo are ezezaguna ere herritar askorentzat.

HEKTOR ORTEGA

Hektor Ortega bilbotar idazlea 1966an jaio zen; Geografia eta Historian lizentziatua da, Deustuko Unibertsitatekoa. Honako lan hauek idatzi ditu: “Euskal Herria, historia, paisaje y cultura” (2014), eta “Excursiones a lugares históricos” gidaliburua. Halaber, “Tretatxu, lapurren gobernadorea. XVIII. mendeko bandolero, gaizkile eta heroia” (Txertoa, 2018), seguru asko, lehen liburua osoki XVIII. mendeko bidelapur euskaldun baten biografia bati buruzkoa. Ortega, gainera, editorea da Sua Edizioak argitaletxean, eta bere ibilbide profesionalaren zati handi bat kazetari gisa eman du Euskal Herriko zenbait hedabidetan.