UdalBerri – Bilbao en Común taldeak eskatzen du epe laburrera begira dagoen eta elektoralista den aurrekontu-proiektua itzultzea. Ahal Dugu, Ezker Anitza – IU eta Equo Berdeak taldeek osatutako koalizioaren ustez zerbait gaizki egiten ari dira udal-kontuak 2015az geroztik handituz joan arren langabezia, pobrezia eta gizarte-bazterkeriako egoerek bere horretan jarraitzen badute. UdalBerriko bozeramaile Carmen Muñozek adierazi du ez duela ezertarako balio agintaldia zor txikiarekin ixteak aldi berean bilbotar asko eraginpean hartzen dituzten arazo estruktural larriek bere horretan jarraitzen badute. “Auzia ez da gehiago gastatzea baizik eta hobeto inbertitzea, gure gizarte-kohesioa erasotzen duten desparekotasun-aldeak murriztu ahal izateko”.
Osorik irakurri