Euskalduna Jauregiak Gabonetako programazioa aurkeztu du

uriola.eus 2018ko aza. 20a, 11:13

“Oparitu Euskalduna” kanpaina gaur goizean aurkeztu dute. Bigarren urtez jarraian, Euskaldunak “Gabonak Euskalduna” izenburupean biltzen ditu gabonetako bere ikuskizun guztiak.

Eskaintza horren barruan azpimarragarria da umeei zuzenduta euskaraz eskainiko den programazioa, 5 ikuskizunekin: Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Musua”; Alizia musikala; Pinotxo; eta EiTBren bi ekoizpen, 3txulo eta Goazen. Ikuskizun horiek osatzen dute Euskaldunaren jai hauetarako “FAMILIA” eskaintza, oso ezagunak diren beste batzuekin batera: Cantajuegoren “Yo tengo derecho a jugar”; Bella y Bestia;25 milioi bisualizazio baino gehiagorekin YouTubeko mundu mailako fenomeno nagusia denMasha y el Oso; eta Dakris magoa, “Ya no me ves” ilusionismo ikuskizunarekin. 

Beste alde batetik, “KLASIKA” blokeak BOSen bost kontzertubiltzen ditu; Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura eta Euskera Sailak sustatutako “Gabonetako Soinuak” kontzertua; Bilboko Udal Txistulari Bandaren “Gabonetako kontzertua” eta talde horren neguko denboraldiko beste kontzertu bat; Bilboko Udal Musika Bandaren “Topaketak gabonekin”; “Gabonetako kontzertu handia”; “Urte Berriko kontzertu handia”;“Zineko musikako arrakasta handiak”, Cinema Symphony Oschestraren eskutik; eta EGOrenneguko denboraldiko kontzertua. “DANTZA” blokean bi balletikuskizun: “El Cascanueces” eta “El Lago de los Cisnes”, biak Moscow State Ballet-aren eskutik.

 “MUSIKA” blokeari dagokionez, bi ekitaldi handiaurreikusten ditu EuskaldunaUrban Hall-ean: “Funi Saturday”family friendly ekitaldia eta“WOP Festival”jaialdia. Horrez gain, gospela eta jazza ere izango ditugu, “Mississippi Gospel Choir”taldearen “Div@S Of Soul Vs. Aretha Franklyn, Ray Charles, Nina Simone” ikuskizunarekin, eta baita lau tributu ere: ABBA Tribute, Tributo a Mecano, Queen Tribute eta Tina Turner Tribute.

Gabonak Euskaldunaren eskaintza, Josu Ormaetxea eta Gurutze Beitia bizkaitarrak protagonista diren “Puerta con puerta”antzezlanaren estreinaldiakosatuko du, “ESZENA” blokean. Bertako talentua eta ekoizpena.

 

Zerbitzu berriak

 “Oparitu Euskalduna” kanpainaren barruan, Jauregiak martxan jarri dituen beste bi zerbitzu ezagutarazi dira. Alde batetik, wallet zerbitzua, modu telematikoan eskuratzen diren sarreretarako, aurrerantzean ez baita beharrezkoa izango sarrerak inprimatzea eta fisikoki aurkeztea, eroslearen telefono mugikorraren APPan kargatuko dira zuzenean. 

Beste alde batetik, abenduaren 10etik aurrera, Euskalduna Jauregiko txarteldegietan 50€, 100€ eta 200€-ko balioa duten opari txartelak eskuratu ahal izango dira. Txartel horien truke, ekimenarekin bat egiten duten Euskaldunako ikuskizun guztietarako sarrerak hartu ahal izango dira. Bi produktuak  Impronta Soluciones-eko Jantok garatu ditu.