Zinexit, Bizikidetzaranzko Zine Erakusketaren 9. edizioak giza eskubideen ospakizun bihurtu nahi izan du

uriola.eus 2018ko aza. 20a, 11:24

Emanaldiak ostiralera arte izango dira Bilboko Golem zinema aretoetan, 19:30ean, eta emanaldi horiez gain, DBHko ikasleentzako hiru emanaldi eta txikientzako beste bat eskainiko dira ere.

Zinexitek bere programazioa zabaldu eta gaur arratsaldetik ostirala, 23ra bitartean, bost film eskainiko ditu. Hauetako hiru estreinaldiak dira gure karteldegietan, eta amaitzeko, Sidney Lumet-en “12 hombres sin piedad” maisulan klasikoa izango dugu. Proiekzio guztiak izango dira 19:30etik aurrera Bilboko Golem Zinemetako 1. aretoan. Sarrera doakoa da, baina gonbidapena, edukiera bete arte, leihatilan jaso beharko da.
 
Arratsaldeko bost emanaldi hauekin batera, Zinexitek Euskal Herriko beste hiru herritara luzatzen du bere jarduera (Barakaldo, azaroak 20an,  Vitoria-Gasteiz 28an eta Basauri 29an). Horrez gain, ikasleentzako prestatu diren emanaldietan, lehen mailako ikasleentzat animaziozko film bat eta DBHkoentzat  beste film luze bat eskainiko dira,  bakoitzari dagokion giza eskubideak jorratzeko material didaktikoarekin batera. 
 
Halaber, Zinexiten lehendabiziko edizioaz geroztik ohikoa denez, filmaren emankizuna amaitu ondoren, parte hartzaile guztiei zuzendutako solasaldi bat izango da, film bakoitzak eskaintzen duen gaian adituak direnen partaidetzarekin.  

Solasaldi hauetan urte honetan parte hartuko dutenen artean honako hauek izango ditugu: Eva Silván, Euskadiko Save the Children GKEko zuzendaria; Jesus Álvarez, Euskadiko Amnistía Internacionaleko kidea; Maribel Izcue, 5W Aldizkariko nazioarteko informazioan aditua den kazetaria; Pau Guillén, LGTBI Zinegoak zinemaldiko zuzendaria eta sexu-orientazioagatik bere herrialdetik ihes.