Izotz pista eta txirrista Bilboko Gabonetan

uriola.eus 2018ko aza. 21a, 12:28

Bihar hasiko da aurten martxan jarri nahi duten Gabonetako proiektua muntatzeko lanak Berrikuntzen artean, aipatzekoa da patinajeko pista aire zabalean jarriko dela, Areatzan, hain zuzen, eta “izotz ekologikoa” erabiliko dela.

Berrikuntza garrantzitsuenen artean aipatzekoa da patinajeko pista tradizionalak La Casillako pabiloia atzean utzi eta aire zabalera aterako dela, Erripa kaiara, hain zuzen ere. Horrez gain, “izotz ekologikoa” erabiliko da lehenengo aldizmaterial berritzaileak, abangoardistak eta jasangarriagoak baliatuz, zeinek patinatzeko sentsazioa imitatzen duten. Horrela, ur izoztuz egindako pistetako irristaketa optimoa lortuko da. Apustu honi esker, udalak ura eta elektrizitatea nabarmen aurreztuko ditu; gainera, CO2 tona gutxiago igorriko dira atmosferara.

Instalazioak 400 metro karratuko pista bat eta sei errailez osatutako txirrista bat izango ditu. Xtraice nazioarteko enpresak diseinatu du instalazioa, “izotz ekologikoaren” fabrikazioan eta horniduran aitzindaria denak. Halaber, ProIce ABEEren baitako Proa Sur markak kudeatuko du instalazioa.

Bi jarduera horiek azaroaren 29tik urtarrilaren 6ra bitartean egongo dira martxan. 30 minutuz patinatzeko sarrerak hiru euroko prezioa izango du, eta txirristatik hiru aldiz jaisteko sarrerak, aldiz, bi eurokoa. Taldeek, familia ugariek eta 65 urtetik gorako adinekoek tarifa bereziak izango dituzte.

Sarrerak Erripako kaiko leihatiletan egongo dira salgai, baita Interneten ere, www.ticketea.com plataformaren bidez. Taldeen (+20 pertsona) erreserba egiteko, helbide honetara idatzi behar da: reservasgabonak@proasur.com. Instalazioen irekiera ordutegia honako hau izango da: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era.