’Ez naiz zurea, nirea baizik’, indarkeria matxistaren kontrako sentsibilizazio kanpaina

uriola.eus 2018ko aza. 22a, 09:29

Datorren igandean, azaroaren 25ean, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna izango da.

Amaia Arrazola artistak sortu duen sentsibilizazio kanpaina honen irudia eta mezua kartel, poltsa, orri-markatzaile eta pegatinen bidez zabaldu da Bizkaiko udalerri gehienetara. 4.500 saltoki inguru CECOBI eta BilbaoDendak erakundeen lankidetzari esker.

Bizkaiko Genero Indarkeriaren Behatokian edo Bizkaiko Emakumeen aurkako Indarkeriaren Mapan jasotako datuen arabera, 2004tik, gure lurraldean 30 emakume erail direla egiaztatu da. Eta beste 17k erailketa saiakera batetik bizirautea lortu dute. 

Aldi horretan bertan eta Bizkaian, emakumeen aurkako 35.000 eraso erregistratu ziren. Urteko batezbestekoa 2.600 erasokoa izan da eta egonkor mantentzen da urtetik urtera, aldaketa txikiekin. Iaz, esaterako, 2.768 eraso izan ziren.

Laespadak Bizkaian erailak izan ziren azken bi emakumeak oroituz eta omenduz amaitu du hitzaldia: Maguette Mbeugou (aurtengo irailean Bilbon) eta Noelia Noemí (Sestaon, iazko irailean).