Di Filippo Marionette konpainiaren “Hari bat zintzilikatuta” ikuskizuna gaur Cúpula aretoan

uriola.eus 2018ko aza. 26a, 11:42

Di Filippo Marionette konpainiaren “Appeso ad un filo” ikuskizunak Campos Elíseos Cúpula aretoan gaur ikusgai arratsaldeko 18.30ean.

Hari laburreko txotxongiloak baliatzen dituen lan honek 55 minutuko iraupena dauka. Hitzik gabekoa, 3 urtetiko gorako publiko guztientzakoa da. Soiltasunez eta poesiaz beteriko txotxongiloekin egindako ikuskizun bat da. Txotxongiloak bizirik daudela dirudi, emozioak transmititzeko gai baitira.

«Luma baten hegaldia bezain arina eta kuxin baten bihotzaren taupadak bezain indartsua “
Lan  honek 2017an  Kleinkunstfestival Usedom, Alemanian eta 2018an Italian, Arezzon, Briciole di Fiabe eta Florentziako In Fonte veritas jaialdietan, ikuskizun hoberenaren sariak irabazi zituen. Adin guztietako ikusleei zuzendutako lanak egiten dituzte: “Haurrei asko gustatzen zaizkie eta helduek amestera iristera lortzen duten, euren lanekin”


Di Filippo Marionette konpainia Remo Di Filippo eta Rhoda Lópezek sortua izan zen, eta erabiltzen dituzten txotxongiloak eurek sortutakoak dira. Italian daukaten tailer txiki batean sortzen dituzte.
Konpainia honek Jaialdi, antzoki eta eskola askotan aurkeztu ditu bere lanak, baita munduko 17 lurraldeetan ere.