Arriaga Antzokiak Opari Txartela salgai jarri du

uriola.eus 2018ko aza. 26a, 12:00

Opari Txartela txarteldegian eta on-line egindako erosketetan erabili ahal izango da. Opari Txartelaren balioa 40 edo 100 eurokoa izango da, eta %25era arteko beherapenak eskainiko ditu Antzokiko sarreretan.  

Arriaga Antzokiak, arte eszenikoen aldeko pasioa sustatzeko eta ikus-entzuleei antzokira etortzea errazteko xedez, berriz ere bere Opari Txartela jarri du salgai. Txartel horri esker, jasotzen duenak, 2019ko ekainera arteko denboraldi honetako antzerki, musika, opera, dantza… ikuskizunez gozatu ahal izango du. Beste modu batean esanda, Arriagako Opari Txartela oparitzen duenak emozio bikain eta paregabeak oparitzen ditu.  

Arriaga Antzokiak errepikatu egiten du, horrela, 2013ko Gabonetako kanpainetan martxan jarri zuen ekimena, eta izandako arrakastaren ondorioz seigarren urtez jarraian abiarazten dena. Kanpainak helburu berberari eusten dio: ahalik eta pertsona gehien antzokira erakartzea eta harrobia egiten jarraitzea, adiskideak gehituz. 

Arriaga Antzokiko Opari Txartela eskuratzea, oso prezio egokian eta beste zenbait abantailez kultura oparitzeko aukera bikaina da. Hori dela eta, Gabon hauetan senideei edo/eta adiskideei egiteko opari ezin hobea izan daiteke. 

Opari Txartelaren bi modalitate daude. Batak 40 euroko saldoa du, eta besteak 100 eurokoa. Aukera bietako edozeinek ematen du denboraldi honetarako Arriaga Antzokiko sarrerak erosteko aukera (saldoa agortu arte). Horrela erositako sarrerek, lehen unetik %25era hel daitezkeen beherapenak dituzte. 

Horrez gain, Opari Txartela duenak beste abantaila bat ere badu. Haren saldoa agortu ondoren, Arriagako Adiskide karneta dohainik lor dezake. Karnet horren titularrak sarrerak beherapenarekin erosten jarraitzeko eskubidea eta bestelako zenbait abantaila izango ditu denboraldi honetan, 2019ko ekainera arte. Opari Txartelaren saldoa amaitu ondoren aipatutako karneta dohainik lortzeko, nahikoa izango da antzokiko Informazio Bulegora hurbiltzea eta Opari Txartela aurkeztea. 

 

Baliagarria sarrerak txarteldegian eta Internetez erosteko 

Opari Txartelak sarreren prezioan abantailak dituzten eskaintzak ematen ditu, balio osoa amaitu arte (40 edo 100 euro, modalitatearen arabera). Arriaga Antzokiko txarteldegietan erabili daiteke, eta baita on-line egiten den edozein erosketatan ere (www.teatroarriaga.eus). Sarrerak Internetez erosteko, Opari Txartelaren jabeak txartel bakoitzean dagoen kodea sartu beharko du.