Asteburu honetan,doako tailerretan izena emateko epea hasi da. Tailerren berri emateko asmoz, Udalak informatzeko 10.000 eskuorri baino gehiago banatu ditu adin-tarte horretako gazteak (2003 eta 2006 bitartean jaiotakoak) bizi direnen postontzietan. Horietan, B-Tuber izateak olgetarako eta prestakuntzarako aukera eskaintzen duela esateaz gain, proiektuan parte hartzera gonbidatzen dituzte.
Eguberri honetan gazteek tailer interesgarri hauetan parte hartzeko aukera izango dute. B-Tuber Izan Euskal YouTuberraekimenaren xedea YouTube izeneko kanalean euskararen erabilera handitzea da, izan ere, hura da gazteek aisialdirako gehien erabiltzen dutenetako bat, ikusentzunezko edukiak ikusteko, partekatzeko eta elkarri trukatzeko. Era berean, ekimen honekin, bideoak editatzeko, ekoizteko eta ekoiztu ondoren nahiz kudeatzeko YouTubeko kanal propioak sortzeko eta kudeatzeko parte-hartzaileek ezinbesteko ezagutza teknikoak hartzeko aukera izango dute.
Horretarako, 75 leku eskainiko dira mota biko tailerretan. 8 ikastordukoak izango dira, 4 orduko saio bikoitzean eskainita:
Hasiberrientzako tailerrak
- Urtarrilaren 2an eta 3an, goizez, 09:30 – 13:30.
- Tailerrean lehendabizikoz izena emango dutenei zuzendutakoa.
- 25na lekuko ikastaro bi eskainiko dira, guztira, 50 leku hasiberrien tailerretarako.
Hobetzeko tailerrak
- Abenduaren 26an eta 27an eskainiko dira, goizez, 09:30 – 13:30.
- Ikastaro honetan aurreko edizioetan ibilitakoek parte hartuko dute, hau da, hasiberrientzako tailerra egindakoek.
- 25 lagunentzako Hobetzeko tailerra eskainiko da.
Tailerrak doakoak izango dira eta San Ignazioko Euskararen Etxean eskainiko dituzte. Ane Atxutegi Youtuberra izango dugu irakasle eta oso-osorik euskaraz eskainiko dituzte.