Anita Parker taldeak disko berria aurkeztu du

uriola.eus 2018ko aza. 27a, 13:26

Anita Parker taldeak bere bigarren diskoa aurkeztu du gaur goizean Pabellon 6 egin duten agerraldian. Lehenengo lanaren ildoari jarraituz, erritmo dantzagarriak proposatzen dizkigute.

2018a urte oparoa izan da euskal taldearentzat. 60 zuzenekotik gora jo dituzte urte honetan (Euskal Herritik kanpo ere irten dira Japoniara, Koreara, Galiziara edota Andaluziara joan dira). Bigarren disko hau homonimo izaten jarraitzen du, baina bi harridura ikur gehitu dizkiote, eta koloreak aldatu dizkiote desberdintzeko.

Anita Parkerren bigarren lan hau eektronikoagoa da, nahiz eta swing inguruko bi abesti egin dituzten. Izan ere, taldeak, atzoko eta egungo elektronika du enbor nagusitzat. Horrez gain, 7 abestiz osotutako lan honetan rap, bolero, sasi-tangoa eta beste estilo batzuetako zentzeladak ere baditu.

Diskoa Katarin estudioetan grabatu dute eta Javi Perez, Zigor DZ edota La Furia taldearen kolaborazioak jaso dituzte. Anek azaldu duenez: "Prozesua ikusten dena baino luzeagoa izan da. Aurretik lan handiko hilabeteak izan genituen probak egiten eta abestiak preparatzen. Diska anitza da eta hiru abesti guztiz berriak ekartzen ditu".

Horrez gain, nola ez, Durangoko Azokan zuzenean egongo dira. Uda honetan taldea ezagutu ez dutenek aukera berri bat izango dute. Ahotsenean abenduaren 6an egongo dira zuzenean eguerdi partean, 12:40ean hain zuzen.