'Jojo' ikuskizuna gaur Txotxongilo Jaialdian

uriola.eus 2018ko aza. 28a, 10:46

Gaur, asteazkena, azaroaren 28a, 18.30ean, 37. Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiak mundu mailako estreinaldia hartuko du: Kataluniako Borja Ytuquepintas taldearen laugarren ikuskizuna.

5 urtetik gorako ikusleei zuzenduta, “Jojo”k, 50 minutuko hitzik gabeko proposamen eder honek, poesia hutsa dena, 12 urtez preso egon eta gero libre geratu den gorila baten abenturazko istorioa kontatuko digu.

Juanjo Corrales zuzendariak “Jojo” lanaren gaineko nondik norakoak azaltzen ditu: “Teknika berri honek txotxongiloak beraiek eta hareazko pintura –Saharako harea, argi-pantaila baten gainean- baliatzen ditu istorioa kontatzeko. Ikuskizunean entzuten den musika, lan honetarako espresuki konposatua izan da eta zuzenean jotzen da. Teknika harrigarria da oso eta konpainiaren ibilbidea kontuan izanik, ikusleek une paregabeak bizi izango dituztena esan ahal dugu”.

“Jojo” gertakari erreal batean oinarritutako istorioa da. Gizakiaren esku-hartzearen ondorioz, animalia hauen ekosisteman sor daitekeen desorekaren inguruan hausnartzera gonbidatzen gaituen, istorioa da. Bada, Corralesen esanetan, “sentsibilitate ekologiko handiko ikuskizuna”.