Gazteentzako Youtuber ikastaroak antolatu dituzte

uriola.eus 2018ko aza. 28a, 10:54

B-Tuber ikastaroak antolatu dituzte berriz aurtengo urtarrilaren 2 eta 3rako. Aurten, gainera, Youtuber ikastaroa aurrez eginda dutenentzat ikastaro aurreratua ere antolatu dute abenduaren 26 eta 27rako.

2003 eta 2006 urteen artean jaiotako Bilbotarrentzako ikastaro hauetan izena emateko epea zabalik dago dagoeneko abenduaren 16ra arte.
 
YOUTUBER IKASTAROA
 
Helburua: Youtuben dauden genero eta kanal desberdinak ezagutuko dituzte. Bertan, kanala sortuko dute, pertsonalizatu eta sare sozialetan murgilduko dira. Bideoa grabatu, editatu eta kanalera igotzen ikasiko dute.
Nori zuzendua: Youtuber izateko lehen urratsak egin nahi dituztenei. Bilbon erroldatuta egotea beharrezkoa da.
Data: Urtarrilak 2 eta 3: goizez; 9:30 – 13:30 ( 50 plaza)
Lekua: Euskararen Etxea, Agoitz plaza 1, Bilbo.
Adina: 2003 – 2006 urteen artean jaiotakoak.
 
 
YOUTUBER IKASTARO AURRERATUA
 
Helburua: Youtuben kanala sortzen, bideoak grabatzen eta batez ere, editatzen ikasiko duzue (trantsizioak, zoom-a, testua, irudiak, musika, denbora….).
Nori zuzendua: Aurrez youtuber ikastaroa egin dutenei.
Data: Abenduak 26 eta 27: goizez; 9:30 – 13:30 (25 plaza)
Lekua: Euskararen Etxea, Agoitz plaza 1, Bilbo.
Adina: 2003 – 2006 urteen artean jaiotakoak.