“Kontari eta Kantari” ipuinak musikaz kontatzeko saioak

uriola.eus 2018ko aza. 28a, 12:52

Jolaserako eta kulturarako eta aisialdirako gune bat eskaintzea belaunaldi bateko eta bestekoei, eta aukera ematea familiek kalitatezko denbora konpartitu eta gozatzea du xede.

Interpretazioak doakoak izango dira, eta sarrera era bai, aretoa bete arte (25 adingabe senideren batek lagunduta, saio bakoitzean).

Ordubete iraungo dute, euskaraz izango dira osoki, bi ipuin tartekatuko dituzte, eta Errekalde eta Abando (Elkano kalean dago, aldi baterako, 20 eta 22 zenbakietan) Udaltegietan izango dira.

  • Barikuan, azaroak 30, 17:45ean. “Koloretako munstroa”. Abandoko Udaltegian.
  • Ostiralean, abenduak 14, 17:45ean “Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa”. Abandoko Udaltegian.
  • Ostiralean, abenduak 14, 19:00etan “Koloretako munstroa”. Abandoko Udaltegian.
  • Ostiralean, abenduak 21, 17:45ean “Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa”. Abandoko Udaltegian.
  • Eguaztena, urtarrilak 2, 12:00etan “Nola dastatu ilargia”. Errekaldeko Udaltegian
  • Barikua, urtarrilak 4, 18:00etan “Afrikako koloreak” Errekaldeko Udaltegian

Olga Sánchez (erizaina eta musikoterapeuta), Raúl de la Cruz (ipuin kontalaria) eta Ane López (ipuin kontalaria) izango dira guztien irudimenari eragingo diotenak mugarik gabeko fantasiazko mundu batera eroatearren, liburuen arteko orrialdeetan gordeta dauden tresna eta istorioen bidez.