#BilbaoGabonak proiektua Gabonetan Hiribildua gune erakarlea bihurtzeko

uriola.eus 2018ko aza. 29a, 09:44

Proiektu honen atzean jendea erakartzearen, hala bertakoa nola alde mugakideetakoak eta estatuko zein atzerriko turistak, merkataritza eta negozioak mugiaraztearen… erronka dago eta Bilbo Gabonetan hiri magikoa eta erakarlea izatea lortzea.

Ekimen hau gaur aurkeztu da proiektuan inplikatuta dauden sail nagusienetako udal arduradunen prentsaurrekoan. Azaldu duten bezala, eta Europako beste hiri nagusi batzuetan garatzen den ereduari jarraituz, aurten Bilbok berrikuntzekin sendotu du Gabonetarako bere proiektua eta horiek hirian aurreikusi diren 400 jarduera baino gehiagori batzen zaizkieGabonetako Azoka bat, helduentzako eta umeentzako aisialdiko gune batlehenengoz “izotz ekologikozko pista bat” eta txirrista bat eskaintzen dituena, argi eta apaingarri berriak, deigarriagoak eta originalagoak.

#BilbaoGabonak Itsasadarraren bi aldeetan egongo da kokatuta —Areatzan eta Erripako kaian—, horrela Bilboko Udaletxeko eta Areatzako zubien arteko ibiltokia ekimenak auzo guztietara zabaldu nahi duen jarduera-gune bihurtuz.

#BilbaoGabonak atzo jarri zuten abian, hiri guztiko argiak piztuko zituztenean. Argi-jauzi bat, Udaletxeko balkoitik eskalinataraino jauziko dena, fatxadaren gainera eroriko den Gabonetako irudien bideo-proiekzio bat eta sei metroko altuera, hamabi metroko luzera eta hiru metroko zabalerako urre koloreko balea bat izango dira piztuko diren lehenak, Udaletxetik hurbil jarri diren 14 metroko arbolarekin eta bola erraldoiarekin batera, eta ostean argi horiek hiri osora zabalduko dira. Areatzan, ehun urtetik gorako bere 120 arbola baino gehiagorekin, baso magiko bat irudikatuko da.

Gaurtik hasita urtarrilaren 6ra arte argiztatuko da Bilbo, 1.200.000 led argi baino gehiagorekin, igandetik ostegunera 18:00ak eta 22:00ak bitartean eta 23:00ak arte ostiral, larunbat eta jaien bezperetan. Aipatu diren argi horien barruan sartzen dira Udalak jarri dituenak merkatarien taldeek eta elkarteek jarri dituztenak. Horrela, Gabonetako instalazioak era orekatuan banatu dira Barruti guztien artean, jende guztiak kalitatezko apaingarriekin jai-giroan, erakargarrian eta abegitsuan gozatzeko aukera izan dezan.

Udalak “Zorionak -B- Bilbao” mezuarekin sei kartel jarri ditu hiriko sarreretan; hau da, Juan de Garain, Sabino Arana etorbidean, Zumalakarregi etorbidean, Miribillara iristeko Mirafloreseko sarreran, Kastrex

IZOTZ PISTA ETA TXIRRISTA EKOLOGIKOAK

Aurtengo Gabonetako beste berrikuntzetako bat aire zabaleko izotz pista da. Aurten patinatzeko pista tradizionala ez da La Casillako pabiloian egongo eta kanpora, zerupera, aterako da, Erripako kaira. Halaber, lehenengoz, “izotz ekologikoa” erabiliko da hiribilduan. Material berritzaileak, abangoardistak eta jasangarriagoak erabiliko dira, hau da, ur izoztuzko pista baten patinatzearen sentsazioa eragiten dutenak. Apustu honekin Udalak ur eta elektrizitate asko aurreztea lortuko du eta atmosferara CO2 tonak emititzea saihestuko da.

Instalazioak 400 metro karratuko pista bat eta sei erreidun txirrista bat edukiko ditu. Bi jarduera horiek azaroaren 29tik urtarrilaren 6ra bitartean egongo dira martxan. 30 minutuz patinatzeko sarrerak hiru euroko prezioa izango du, eta txirristatik hiru aldiz jaisteko sarrerak, aldiz, bi eurokoa. Taldeek, familia ugariek eta 65 urtetik gorako adinekoek tarifa bereziak izango dituzte.

Sarrerak Erripako kaiko leihatiletan egongo dira salgai, baita Interneten ere,www.ticketea.com plataformaren bidez. Taldeen (+20 pertsona) erreserba egiteko, helbide honetara idatzi behar da: reservasgabonak@proasur.com. Instalazioak irekitzeko ezarri den ordutegia seguruenik 11:00-14:00 eta 16:30-20:30 izango da.

AUZOETAN ERE GABONAK DIRA

Eskaintza kulturalari dagokionez, Bilboko Udalak gaikako programazioak antolatu ditu Barruti eta auzoetan. Programazio horien baitan jarduera tradizionalagoak sartzen dira, adibidez Abesbatzen Gabonetako Kontzertuak, baina baita umorea, antzerkia eta zirku garaikidea ere; jarduerak euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko dira eta adin guztiak hartu dira kontuan. Aldi berean, Otxarkoagan adinekoentzako Antzerki eta Abesbatzen Hamabostaldia ospatuko da, Santutxun ikuslego helduarentzako umore bakarrizketak eta familian gozatzeko dozenaka antzerki-emankizun egongo dira. Horrela, Udalak kulturarako sarbidea erraztuko du. Norberak aukera erraza izango du auzoetan ere bere gustuko jarduerak aurkitzeko eta, ez ahaztu, denak doakoak.

Ildo horretatik, Santutxuko Udaltegian bihar, hilak 29, hasita Umorezko Bakarrizketen Zikloaren edizio berria dago. Jarduera hori Asier Hormazak estreinatuko du “Superviviendo” ikuskizunarekin; egunetik egunera bakarrik bizirauteko kapaz izan behar duen antigoaleko ezkongabe poligonozale baten bizitza nolakoa den kontatuko digu. Bakarrizlarien artean Ohian Vega, Enrique Loyola, Ramón Agirre eta Inazio Tolosa eta Rafa Maza egongo dira.

Aipatu den gaikako banaketa horren baitan, Errekalde izango da zirkuaren barrutia. Programa abenduaren 14an hasiko da eta adin guztietako ikusleentzako zirku garaikideko sei ikuskizun bilduko ditu Jean Philippe Atchoum, Trakamatraka edo Zirika Zirkus moduko konpainiekin. Jarduketa guztiak Errekaldeko Udaltegian izango dira.

Uribarriko Barrutian, zehazki, Kastaños eta Zurbaranbarri Udaltegietan, hilaren 11tik aurrera pailazoen eta clownen zortzi ikuskizun antolatuko dira —euskaraz eta gaztelaniaz— batez ere familientzat pentsatuta daudenak. Bertan Virginia Imaz, PomPom antzerki taldea, Pepa ta Kutxo edo Puski ta Txurruski bezalako artistak izango dira. Antzerki laburreko pieza hauek era askotako gaiak eta estetikak proposatuko dizkigute, baina guztien ardatza etxeko txikienentzat egokituta dagoen umore-sena da.

Aurten, berriz ere, Deustuko Barrutian euskal kulturarekin eta euskararekin lotuta dauden jarduerak antolatuko dira —euskaldun gehien duen barrutia da—. Bertsolariak, euskarazko antzerkia edo Harkaitz Cano idazlearekin egingo den topaketa poetiko bat aipa daitezke. Guztira dozena erdi jarduera izango dira —familia osoarentzat eta helduentzat—. Jarduerok hilaren 10ean hasiko dira, Deustuko Udaltegian, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Sustrai Colina bertsolariekin egingo den bertso saioarekin.

Otxarkoaga auzoan Adinekoentzako Antzerki eta Abesbatzen Hamabostaldiaren edizio berria ospatuko da. Hamabostaldi honetako protagonistak Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako adinekoen elkarteetako abesbatza eta antzerki talde afizionatuak izango dira. Bilboko Udalaren ekimen hau Otxarkoaga-Txurdinagako Jubilatuen eta Pentsiodunen Elkartearekin batera antolatzen da.

Aldi berean, parrokietan egingo den Gabonetako Abesbatzen Kontzertuak jarduera daukagu, Hiribilduko barruti guztietan egingo dena. 16 emankizun izango dira eta ostiral honetan bertan hasiko dira Alde Zaharreko Santos Juanes elizan Bilboko Abesbatza eta Kamerako Orkestrarekin. Gaika antolatu eta barrutietan banatu den programazio hau guztia Bidebarrieta Kulturgunearen literatur ekimenekin osatuko da.

ANIMAZIOA ETA MUSIKA EMANDALDIAK KALEAN

Kalean formatu txikiko kontzertuak ere izango dira. Larunbatean, abenduaren 15ean, 12:30etatik 14:30etara, 42 musikarik kontzertuak emango dituzte hiriko 15 toki desberdinetan; jarduera honen xedea erosketak eta merkataritza dinamizatzea da.

Kontzertuak auzoka banatuko dira: Moraza plazan eta Balentin de Berriotxoan kalean, Uribarrin; San Pedro plazan eta Ramón y Cajal kalean, Deustun; Levante plazan eta Larrako Torre kalean, San Inazion; Karmelo eta Músico Arambarri kaleetan Santutxun; Kepa Enbeitia kalean Otxarkoagan; Julian Gayarre kalean Txurdinagan; Aita Donostia plazan Basurtun; Azoka plazan Zorrotzan; Errekaldeko plazan Errekalden; Corazón de María plazan Bilbo Zaharrean eta Erriberako Azokan.

Halaber, Alde Zaharreko, Abandoko eta Indautxuko hainbat kaletan zehar musika ibilbideak egingo dira ordutegi berean. “La cuadrilla de la TIA” eta “Monstruos S.A” taldeen esku.

Emanaldiak tokiko musika taldeek emango dituzte: The Swallows, Radio Cober, Lee Perk, Los Buitres, Gorka Naste, My Bastard Friend, Lee Junior, Confluence, La Mara, High Felicity, Dani Merino, Peri, Baster Band, Jaimones eta Elsa Jazz.

KULTURA GEHIAGO HIRIBILDUAN

Udal programazio hau hiribilduko beste erakunde pribatu batzuek eta Udalaren beraren beste sozietate batzuek antolatzen dituzten dozenaka jarduerekin osatzen da. Honako hauek dira horien adibide batzuk:

Arriaga Antzokian Gabonak aste bat arinago iristen dira Gau Magikoarekin. Abenduaren 15ean eta 16an ikusleek Kai, Mai eta Koaren abenturarekin gozatuko dute. Abentura giro magikoan garatuko da eta musikal handi baten forman iritsiko zaigu, ikuskizun bakarrean antzerkia, musika eta proiekzioak uztartuz. Gau Magikoaren sustatzaile nagusia Gontzal Mendibil da eta bertan, beste sorpresa batzuen artean, Umeen Easo Abesbatzak eta Txan magoak parte hartzen dute.

Abenduaren 27a eta 29a artean Arriaga Antzokiaren karteldegiak familiarentzako beste ikuskizun bat eskainiko du, Gabonak bezalako aldi honetarako ezin hobea dena. PinoXXIo da, inolako dudarik gabe literatura unibertsalean ezagunenetakoa den Colodiren ipuin klasiko handiarekin Ananda Dansa Konpainiak egiten duen bertsio askea. Konpainia honek Dantza Nazio Saria irabazi zuen 2006an. Ikuskizuna izugarri berme sendoarekin dator Bilbora zazpi Max Sari irabazi ondoren; sari horien artean ikusle guztientzako ikuskizunik onenarena irabazi zuen. Kontakizunari bere alderdi ikonografiko ezagunenak kenduz obra harrigarri honek funtsa bilatu nahi izan du: Gepetoren, aita eta Pinoxxioren, semea, arteko harremana. Gepetok Pinoxxio berak seme batek nolakoa izan behar duen irudikatu duena bezalakoa izatea nahi du; ordea, Pinoxxiok ez dauka esperientziarik eta mundua deskubritu nahi du. Istorioa, gure istorioa, aurkaratze honena, negoziatuz konpon daiteke, derrigorrezko ezarpenik gabe eta maitasunez.

Azkenik, Arriaga Antzokian 2019. urtea Caperucita Blanca estreinaldiarekin hasiko da, Txanozuritxu operaren gaztelaniazko bertsioarekin; interpreteak bost musikari eta zortzi abeslari dira; zuzendaritza eszenikoa Mitxel Santamarinaren ardura da eta musikala Carlos Imazena. Ipuin ezagunaren bertsio askea da, egoera eguneroko eta moderno batera era harrigarrian egokitzeko moduko pertsonaiak eta eszenatokiak eskaintzen dituena. Caperucita nerabea da eta lagunak egiteko ahaleginean Loborengana hurbilduko da, bere ikasgelako mutil enigmatiko batengana. Obra urtarrilaren 2tik 5era bitartean egongo da Arriaga antzokian.

Berariaz Gabonetako kutsua duten ikuskizunetatik aparte Arriagako karteldegiak data horietan  Alberto San Juanen Mundo Obrero bezalako antzerki-ikuskizun aparta eskainiko du. Antzezlana abenduaren 20tik 22ra ikusi ahal izango da. Halaber, lehen mailako bi kontzertu eskainiko dira, abenduaren 19an Silvia Pérez Cruz eta Marco Mezquidak emango dutena, eta urtea musika onarekin amaitzeko Travellin’ Brothers taldearena abenduaren 30ean.

Beste alde batetik, Azkuna Zentroak berriz jarriko du abian, ikastetxeen Gabonetako oporretan zehar, Gabonak Arte-ren edizio berria. Hezkuntzazko programa ludiko honek arte garaikidearekin, zuzeneko artearekin, musikarekin, zinearekin eta ikus-entzunezkoekin, literaturarekin eta ilustrazioarekin lotuta dauden esperientzia artistikoak proposatzen ditu.

Programak ikuslegoa benetako protagonista bihurtzen duten sorkuntzaren arloko era askotako esperientziak biltzen ditu eta jendeari harritzeko, esperimentatzeko eta jakin-mina sustatzeko aukera eskaintzen zaio. Familian egiten diren jarduera hauen bidez besteak beste berdintasuna, askotarikotasuna, begirunea edo tolerantzia bezalako baloreak sustatzen dira.

Gabonak Arteko jarduerak udal zentroaren programazio egonkorraren adibidea dira eta helburua ikusleak eguneroko era baten sorkuntza garaikidera hurbilaraztea da, horrela artearen eta artisten bidezko ikaskuntza normalizatuz. Ikusleen gogoeta sustatzen eta gaitasunak, jarrerak eta trebeziak garatzen dituzten esperientziak.

Bilbao Arterekin aurten, berriz ere, arte zentroaren ateak irekiko dira erakusketa nagusi baten 30 artista egoiliar baino gehiagoren obra erakusteko. Inaugurazioa abenduaren 5ean, asteazkena, egingo da, eguerdiko 12:00etan.

BilbaoArte Fundazioaren 20. urteurrenean parte hartuko duten artistak hauek izango dira: Álvaro Albaladejo, María Alcaide, Raquel Algaba, Raquel Asensi, Anaïs Boudot, Nuria Cano, Manuel Casellas, Ernesto Casero, Olivier Etchegaray, Ander Garitacelaya, Leticia Gaspar García, Oier Gil Zapirain, Rakel Gómez Vázquez, Borja Gómez, Raúl Hevia, Arrate Hidalgo, Jorge Isla, Christian Lagata, Pablo Marte, Raquel Meyers, Joan Morera Arbones, Aitziber Olaskoaga Ajuria, Onirokino, Saray Pérez Castilla, Amparo Prieto Monreal, Cristina Ramírez, Fernando Renes, Mabi Revuelta, Mar Reykjavik, Lusaba, Miguel Sbastida, Jakin Fernández / Uka eta Marianne Wasowska.

BilbaoMusikaren kasuan abendurako musikaren barruko diziplina desberdinetako ikuskizunak antolatu dira pianoa, konboa, gitarra, musika modernoa eta abarrekin; halaber, Udal Bandaren kontzertuak eta abesbatzenak egongo dira, erromeria bat eta Gabonetako Kontzertu Berezi bat.

Igandea, hilak 2. 12:00etan
Bilboko Udal Bandaren kontzertua. "Encuentros con el arte
Euskalduna Jauregia

Asteartea, hilak 4. 19:00etan
Erromeria 
Bilborock Aretoa

Asteartea, hilak 4. 19:30etan
Bilbao Musika Gazteen eta Umeen Abesbatzaren kontzertua
San Inazioko eliza.

Asteartea, hilak 4. 19:30etan
Txistularien Udal Bandaren eta Oinkari Dantza Taldearen musika eta dantza ikuskizuna.
Euskalduna Jauregia

Astelehena, hilak 10. 19:30etan
Escuela Municipal de Música – Bilbao Musika Eskolaren Gabonetako Kontzertua. 
Campos Elíseos Antzokia.

Asteartea, hilak 11. 19:00etan
Konbo kontzertua. 
Bilborock Aretoa

Asteazkena, hilak 19.19:30etan
Txistularien Bilboko Udal Bandaren Gabonetako Kontzertua, Bilbao Musika “Ahotsak Abesbatza”-rekin batera 
Euskalduna Jauregia.

Osteguna, hilak 20. 19:30etan
Jam Sessiona  
Hika Ateneo

Igandea, hilak 23. 12:00etan
Bilboko Udal Bandaren kontzertua. "Encuentros con la Navidad" 
Euskalduna Jauregia

Aurtengo Gabonetan Fundación Bilbao 700-III Millenium Fundazioak ‘IZEN IZAN’ programatu du. Euskal mitologiari buruzko erakusketa bat da, publiko guztiari zuzenduta dagoena. Erakusketa Zabalgune Eraikinaren Atrioan ikusi ahal izango da abenduaren 20tik 2019ko urtarrilaren 6ra arte.

OLENTZERO ETA ERREGE MAGOAK

Gabonetako udal egitarauan lehentasuna dute Errege Magoek eta Olentzerok. Hain zuzen, laster Bilbora egingo duten bisita prestatzen ari dira.

Olentzero iritsiko da lehenengo; izan ere, bere baserritik hilaren 23an (igandea) jaisteko asmoa du, arratsaldez. Euskadiko ikazkinik ospetsuena Bilboko kaleetatik ibiliko da 17:30etatik aurrera. Carlton Hoteleko balkoira aterako da Mari Domingirekin batera ume guztiak agurtzeko. Bertan egongo dira, beti bezala, bere lagunak diren Galtzagorriak, Basajaun eta Lamia. Ostean, kalejiran joango da Arriaga Antzokiraino, eta zuzeneko musika izango duen antzerki-ikuskizuna egongo da.

Hilaren 23ko gauean Arriaga Antzokian egingo dute lo eta hurrengo goizean 11:00etatik aurrera hiribilduko gaztetxo guztien bisita izango dute.

Urte berriarekin batera Ekialdeko Errege Magoen txanda iritsiko da. Meltxor, Gaspar eta Baltasar urtarrilaren 5eko arratsaldean itzuliko dira Bilbora beren kabalgatarekin. Argiz, soinuz, kolorez eta pertsonaia alaiz betetako karrozen segizioaz lagunduta etorriko dira. Kale Nagusitik udaletxeko eraikin nagusirainoko ibilbidea egingo dute, eta Arabiar aretoan Bilboko familien desirak eta gutunak jasoko dituzte Ekialdeko Maiestateek.

UMEENTZAKO ETA GAZTEENTZAKO JARDUERAK

Bilboko Udalak, aldi berean, 17 urtera arteko umeentzako eta gazteentzako aisialdiko programa zabala prestatu du. Familian egiteko jarduerak dira, besteak beste kirolaren edo musikaren arlokoak, errobotikari lotuta daudenak, edo sukaldaritzari, modari eta bideojokoei lotutakoak; horien guztien xedea gazteenak dibertitzeko, hezteko eta baloreetan trebatzeko eskaintza oparoa eratzen izan da. Egitarau horiekin Gabonetako oporraldiak iraun bitartean bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa bateratu ahal izatea erraztuko du Udalak.

Berrikuntza gisa, aurten ipuin musikatuen 6 saio egingo dira “Kontari eta Kantari” izenburuarekin; saio horiek 7 urtera arteko umeak dituzten familientzat dira. Udalaren helburua belaunaldi-arteko espazio ludikoa, kulturala eta aisialdikoa eskaintzea da, familiek kalitatezko denbora konpartitzeko eta tarte horretan gozatzeko aukera izan dezaten.

Saioak doakoak dira eta sarrera askea da aforoa bete arte (25 ume eta adingabeko bakoitzeko laguntzaile heldu bat saioko). Abandoko Udaltegian egingo dira azaroaren 30ean, abenduaren 14an —bi saio— eta abenduaren 21ean eta Errekaldeko Udaltegian urtarrilaren 2an eta 4an.

Aurten berria den beste programa bat Gazteklubaren Gabonak berezia da. Abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra arte egingo da hiriko toki batzuetan —Bilborock, Azkuna Zentroa, Txurdinagako Kiroldegia, Inedi Zentroa eta Harritxoen Zelaia—. 12 eta 18 urte arteko neska eta mutilentzat da.

Gazteek besteak beste saskibaloia, parkourra edo euren artean hain desberdinak diren esgrima eta errugbia konbinatzen dituen juggerra moduko kirolak egiteko aukera izango duteBanda gazteen musika jaialdi bat egongo da, eta baita bideojokoen zaleak diren pertsonen topaketa bat ere. Era berean, sukaldaritza eta modako tailerrak antolatu dira. Jarduera hauek guztiak doan izango dira. Inskripzioak egiteko epea abenduaren 10ean hasiko da.

Halaber, Gaztekluba Gabonakek bi irteera eskaintzen ditu. Lehenengoa, Astúnera; gazteek gaua bertan igaroko dute eta elurraz gozatu eta eskiatzeko aukera izango dute. Bigarren txangoa Donostiara izango da.

Urtero bezala, udalak “Gabongune” (5-8 urteko umeentzat) eta “Gabonkide” (9-11 urteko gaztetxoentzat) ekimenak jarri ditu martxan. Bi programa hauek 372 plazatik gora eskaintzen dituzte eta umeek landuko duten balore nagusia sorkuntza izango da; “Ingéniatelas”, musika elektronikoaren, errobotikaren, droneen edo trivial jokoaren zaleak direnentzat antolatu den tailerra; eta “Navidad Divertida, Navidad Deportiva”, 1.026 plazarekin, kirola eginez gozatu nahi dutenentzat.

Azkenik, Abenduaren 17tik aurrera Udalak “Haurrentzako Gabonetako Gida” gaituko du: Gabonetan zehar Bilbon antolatuko diren aisialdiko jarduerak bilatzeko aukera emango duen bilatzaile digitala.

GABONETAN EUSKARAZ

Gazteen aisialdi gunean euskararen erabilera bultzatzeko asmoz, Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak “B-Tuber-izan, euskal YouTuber” tailerra eskainiko dute. Bertan, gazteek beharrezko teknikak ikasiko dituzte euskarazko bideoak egiteko, editatzeko eta YouTube sare sozialaren bitartez ezagutzera emateko.

Familiei informazioa emateko, udalak 10.000 liburuxka baino gehiago igorri ditu 2003 eta 2006 urteen artean jaio ziren bilbotarren etxeetara, Gabon hauetan, eskoletako oporraldian, egingo den tailer honetan parte hartzera animatuz. Ikastaroen ordutegia 09:30 - 13:30 izango da eta bi maila izango dituzte: oinarrizkoa eta hobekuntza.

OSTALARITZAKO ORDUTEGIA ZABALTZEN DA

Egun berezi hauek direla eta, Bilboko Udalak bi orduz luzatuko du ostalaritza lokalen itxiera ordua. Horrela, ordutegiaren zabalkuntza hori ostalaritzako lokalen kasuan aplikatu ahal izango da, “eguneko” establezimenduak —horiek araubide berezia dutelako ordutegiari dagokionez— eta terrazak salbu. Ordutegia abenduaren 14tik urtarrilaren 6ra bitartean aldatuko da.