Esne Beltza taldeko kideak Bilbon egon dira gaur goizean beraien azken lana aurkezten. Estudioetan egindako zazpigarren diskoa izango da hau eta 'Ni' izena jarri diote. Betiko lez, gai sozialak jorratu dituzte euren abestietan. Bertan, "diskoa bakoitza bera izatea eta aske izatea bilatzen duela" adirazi dute eta bullying-aren aurkako abestia edota transgeneroen aldeko abestia topatu daiteke.
Xabi Solanok argitu duenez "Guretzat erronka handia izan da zazpigarren lan hau kaleratzea, ideiak bilatzen egon gara musika estilo berriak jorratzea gustatzen zaigulako, urtea lasaia hartu dugu eta hortxe da 'Ni' diskoa." Diskoa abenduaren 5ean jarriko dute salgai.
Taldeak argitu duenez, 2018. urte hau lasai hartzea erabaki zuten. Hala ere, kontzertuak eman dituzte eta Asian jotzeko aukera ere eduki dute. Baina, aurkezpenean azaldu dutenez, Euskal Herrian emango dute urteko azken kontzertua. Durangon izango da, Azokaren egunetan, eta ondoren deskantsua hartuko dutela iragarri dute. Otsailean edo martxoan bueltan egongo dira, eta, orduan bai, 'Ni' diskoaren bira berriari ekingo diote.