Hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatu da asteburu honetan Lekeitioko Santi Brouard frontoian. Sarrera guztiak agortu ziren Lekeition Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren eta azken finalaurrekorako. Arikera puntuagarri guztiak egin ostean, Jone Uria izan da puntu gehien batu dituena, 508,5 puntu. Beraz, abenduaren 15ean Bilbon jokatuko den finalerako zuzeneko txartela lortu du Algortako bertsolariak. Horrela geratu da gaurko sailkapena:
- Jone Uria Albizuri 508,5
- Etxahun Lekue Etxebarria 502
- Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia 468,5
- Ander Elortegi Garatea 462,5
- Txaber Altube Sarrionandia 457
- Arrate Illaro Etxebarria 455
Gauzak horrela, finalaurrekoaren ostean, erabakita geratu da zeintzuk izango diren finalean kantatuko duten bertsolariak:
- Miren Amuriza Plaza
- Nerea Ibarzabal Salegi
- Jone Uria Albizuri
- Xabat Galletebeitia Abaroa
- Etxahun Lekue Etxebarria
- Onintza Enbeita Maguregi
- Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas'
- Aitor Bizkarra Ruiz
Finala abenduaren 15ean jokatuko da, 17:00etan, Bilbao Arenan. Finaleko ateak 15:30ean zabalduko dira. Finaleko sarrerak erosteko bide desberdinak daude. Alde batetik, www.bertsosarrerak.eus webgunean eskura daitezke. Beste alde batetik, Durangoko Azokako Bertsozale Elkartea-Lankuren stand-ean ere eskuratu ahal izango dira. Azkenik, finalaren egunean bertan txarteldegia zabalduko da Bilbao Arenaren kanpokaldean, 12:30etik aurrera.