Lan oso berezia da, eta haren bidez, artistek beren lurraldeko musika omendu nahi dute, XX. mendeko euskal kultura musikala aldarrikatuz, eta bereziki euskarazko konposizioak. Izan ere, diskoa osatzen duten 30 abestietatik 24 euskaraz dira.
Abenduaren 10ean (astelehena), 19:30etatik aurrera, Arriaga Antzokiko publikoak Ametsetan lana zuzenean entzuteko aukera izango du. Donostiako sopranoak eta Barakaldoko pianistak kontzertu horretan aurkeztuko dute diskoa. Lanak XX. mendeko konpositore nabarmenenetako batzuen konposizioak jasotzen ditu, denak ala denak ganbera-musikaren mundu fin eta intimoaren zaleak.
Hauenak, adibidez: Pablo Sorozábal donostiarra (1897-1988), Jesús Guridi arabarra (1886-1961), Andrés Isasi bilbotarra (1890-1940) eta Félix Lavilla nafarra (1928-2013), Fernández Aguirreren beraren maisu izan zena.Horrez gain, Miren Urbieta-Vegak eta Rubén Fernández Aguirrek Antón García Abrilen Tres nombres de mujer zikloa ere interpretatuko dute. Ziklo hori Ametsetan lanerako berreskuratu dute; izan ere, artistek 2016an aurkeztu zuten Arriaga Antzokian, eta errezitaldian García Abril bera izan zen.
Amets egiteko melodiak
Ametsetan gaueko musika-emanaldi zoragarria izango delakoan gaude, melodia ederrak eta euskarazko abestien edertasuna eta musikaltasuna bilduko dituena. Diskoaren edukiari eta espirituari jarraikiz, Urbieta-Vegak eta Fdez. Aguirrek abesti hauek eskainiko dituzte: Pablo Sorozábal donostiarraren Heine-ren testuei buruzko Zazpi lieder-ak eta Jesús Guridiarabarraren herri-kantetako zortzi (handik jaio ziren Diezmelodías vascas ezagunak).
Era berean, Andrés Isasikonpositore bilbotarraren lau abesti entzun ahal izango ditugu; haren lanak merezi baino askoz gutxiago interpretatu dira kontzertu-aretoetan. Eta baita Félix Lavilla pianista nafarraren lau melodia ere, hain zuzen Cuatro canciones vascas.Adierazi behar dugu Lavilla erreferente handia dela Fernández Aguirre maisuarentzat; izan ere, bere mentore izan zen, eta elkarrekin prestatu zuten ahots eta pianorako errepertorioaren zati bat, bere konposizio batzuk barne, 2013an hil aurretik. Horrez gain, Manuel García Morantepianista eta konpositoreak ere, Lavillaren memorian, hogei euskal melodia harmonizatu zituen eta horietako lau sartu dituzte Ametsetan lanean; horiek ere Arriaga Antzokiko emanaldian entzun ahal izango ditugu. Azkenik, Mirenek eta Rubének, euren ahots eta teklen bidez, aipatutako Antón García Abrilen zikloa eskainiko digute, konpositore handi horrek Rubén Fernández Aguirreri berari dedikatutakoa.
Diskoari buruz
Ametsetan IBS Classical diskoetxeak argitaratu du 2018ko azaroan. Duela urtebete baino gehiago grabatu zen, 2017ko azaroaren 5etik eta 8ra bitartean, Granadako Manuel de Falla auditorioan, Francisco Moya musika-ekoizle preziatuarekin. Diskoa Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzari esker argitaratu da.