Poesia lehiaketari dagokionez, gaztelaniazko modalitateko irabazlea Ángela Álvarez idazle madrildarra izan da “Palabra vegetal” poema-sortarekin. Euskarazko modalitatean, Barakaldoko Paula Rodríguez Miñambres poetak lortu du sari nagusia “Oroimenaren Xaflakortasunaz” lanarekin. Blas de Otero Poesia Lehiaketaren edizio honetan 753 lan aurkeztu dira, horietatik 17 euskaraz. Asko etorri dira Europatik eta Latinoamerikatik eta horrek frogatzen du guztiz sendotuta dagoen lehiaketa honen nazioarteko izaera. Irabazle bakoitzak 5.500 euro jasoko ditu.
Saiakeran Iván Olano Duquek eskuratu du saria gaztelaniazko modalitatean, “El sueño de la especie. Siete ensayos al borde del abismo” izeneko azterlanarekin. Euskarazko modalitatean, ordea, sariduna Galo Martínez de la Pera idazle eta filosofo arabarra izan da, “Hiritasun santuaren misterioa edo Paulok egindako faltsutze eta lapurtzeak kristautasuna sortzeko” lanarekin. Irabazle bakoitzak 6.000 euro jasoko ditu. Miguel de Unamuno Saiaketa Lehiaketaren edizio honetan 97 lan aurkeztu dira gaztelaniaz eta 7 euskaraz.
Iván Olano Frantzian bizi den idazle kolonbiarrak sinatu du gaztelaniaz saritu den testua. Lan asko eta kalitate handikoak aurkeztu diren lehiaketa honetan, irabazlearen gaitasuna, erudizioa eta estiloa azpimarratu nahi izan ditu epaimahaiak. “El sueño de la especie. Siete ensayos al borde del abismo” lanean hainbat gai jorratzen dira (gerra, musika, suizidioa, grafitia, erritualak) literaturaren ikuspegitik eta ideia nagusi baten inguruan: giza espeziaren irakurketa zabalak egiteko urgentziazko premia; gizakiaren duintasuna, handitasuna, izugarrikeriak onartzea eta aldi berean sorkuntzaren garrantzia eta arteen definizioa. Egilearen iritziz, gizatasuna amets partekatu moduan ulertuta -ez bestela- amildegi ekologikora, politikora eta kulturalera goazela ohartuko gara.
Galo Martínez de la Pera, filosofo arabarraren “Hirutasun santuaren misterioa edo Paulok egindako faltsutze eta lapurtzeak kristautasuna sortzeko”, saiakera dela-eta, epaimahaikoek aho batez saritu dute gaur egun boladan eta present dugun fundamentalismoari buruzko lan hau. Epaimahaiak kontuan hartu du historiaren begirada kritikoa eta konplexutasuna mahai gainean jarri izana, horretarako aztertuz, sakon aztertu ere, eta zenbaitetan ironia fina baliatuta, Pablok kristautasunean izan zuen eginkizuna. Epaimahaiak dio “ondo oinarritu eta arrazoitutako” testua dela eta erlijioa gaur-gaurko gaia denez gero, testuak sinestunaren heldutasunerako deia egiten du, historia eta erlijioa konbinatuz, baina erlijioaren balioa bazter utzi gabe.
POESIA SARIAK
Bilboko Udalak Blas de Otero Poesia Sariak ere eman ditu gaur. Euskarazko modalitatean Barakaldoko Paula Rodríguez Miñambres poetak lortu du sari nagusia “Oroimenaren Xaflakortasunaz” lanarekin. Epaimahaiak nabarmendu du poesia-sorkuntza ez ohikoa erakutsi duela egileak liburuan, bertute nagusiak iradokitzailea izatea eta gai aldeko batasuna. Poemetan mito klasikoak erabili ditu, egunez eguneko antiheroiekin elkartuz. Epaimahaiak “poesia arina, irakurterraza eta iradokitzailea” dela dio balorazioan.
Gaztelaniazko modalitateko irabazlea Ángela Álvarez idazle madrildarra izan da “Palabra vegetal” poema-sortarekin. Epaimahaiak idazketaren plastikotasun arakatzailea azpimarratu du, non hitza errealitate-sortzaile den. Lurreko, zeruko, suaren eta itsasoaren berbek osatzen dute poema-sorta, harremanetan jartzen gaituena ama-jatorriarekin, naturarekin berarekin, gorputza muga eta poema bizitzeko espazioarekin. Ángela Alvarez zuzenbidean lizentziatua da eta zortzi poema-liburu argitaratu ditu; azkenak, “La casa salvaje” izenekoak, 2018ko León Felipe nazioarteko saria irabazi du.
IPUIN LEHIAKETA
Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren XXXV. edizioak sari nagusia eman dio gaztelaniazko modalitatean Marcelo Britos idazle eta literaturako irakasle argentinarrari, “Vienen” kontakizunagatik. Epaimahaiak esan du berehalako mehatxuaren eraikuntza ikusten ari garela, berarekin dakarrena babes-egiturak desegitea. Horrela, bada, kontakizun ausart, heldu eta ondo prestatua dela diote, Juan Rulforen eta Cortazarren zantzuekin, kontatu gabe kontatzeko gaitasuna azpimarratuz. Idazle oparoa, beste ipuin-liburu batzuk ere argitaratuta dauzka eta nazioarteko hainbat sari irabazi ditu gaztelaniako modalitatean.
Gilen Mejuto Garcia izan da euskarazko ipuinen modalitateko sariduna, “Mutxikina eta zuztarra”. Honako honetan, epaimahaikoen iritziz, egileari onartu behar zaio originaltasun handiz gauza ñimiño eta arrunt bat, unibertso txiki eta erakargarri bat sortu duela. Arte Ederretan lizentzia da Gilen Mejuto eta itzultzaile-lanetan dihardu 2011 ezkero. Saria 3.500 eurokoa da, modalitate bakoitzean.
Gainera, epaimahaiak 1.750 euroko accesit bana eman die Carlos Mariano Catoniri (“El caso del niño basura”) eta Sergio Cercós Garcíari (“El recién perforado cráneo de los pecaríes”) gaztelaniazko ipuinen kategorian, eta Garazi Esnaola Barlerdiri(“Teilatupean zoro dantzan”) eta Juan Luis Zabala Artetxeri (“N-634”) euskarazko ipuinen modalitatean. Azken edizio honetan 1.663 lan aurkeztu dira, 1.604 gaztelaniaz eta 59 euskaraz.
Blas de Otero-Bilboko Uria Poesia Lehiaketa, Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketa eta Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa urtero deitzen ditu Bilboko Udalaren Kultura Sailak, literatur jarduera sustatzeko eta talentu berriak aurkitzeko, eta hiru egile bilbotarren memoria eta lana bizirik mantentzeko.