uriola.eus

'Zine Kontari' euskaraz idatzi eta egindako zinemagintzaren IV. emanaldia

  Kultura-aisialdia  Bilbo

Helburua gutxiengo bati zuzentzen zaion zinemagintza eredu bat zabaltzea da, euskal autoretzaduna, aintzat hartuta, ia kasu guztietan, ohiko aretotan dagoeneko ikusgai ez diren filmei buruz ari garela. Euskara, ezinbesteko tresna eta ibilbidea.

Campos Eliseos Antzokiaren Kupula Aretoan gauzatuko da, abenduaren 10etik 14ra, gunea bete arteko sarrera librearekin (Bertendona kalea 3 Bis, 6. solairua). Proiekzioak astelehenetik ostegunera arratsaldeko 19:00etan izango dira. Azken egunean, ostirala hilak 14an, aldiz, 18:00etan.

Hamaika euskal autoreen obrak izango dira ikusgai, tartean: Andoni Egaña (Areka); Néstor Basterretxea eta Fernando Larruquet (Ama Lur); Aitzol Saratxaga (Ziren); Peio Cachenaut (Xora); Koldo Almandoz (Razielen itzulera); Andoni de Carlos, José Miguel Goenaga, Jon Garaño, Aitor Arregi (Handia); Izaskun Arandia (Night Shift); Telmo Esnal, Asier Altuna, Pablo Bueno (Aupa Etxebeste!); eta,Koldo Izaguire eta Juan Bautista Berasategi (Kalabaza tripontzia). 9 proiekzio, guztira, eta luzemetraiak hasi aurretik, egunero, laburmetraia bat.
 
Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionalak omenaldia egin nahi izan dio 1968. urtean euskaraz berez idatzi, burutu eta filmatu zen estreineko dokumentalari. Néstor Basterretxea eta Fernando Larruqueten Ama LurEuskal Filmotekaren laguntzari esker proiektatu ahalko da. Bide batez, Juan Bautista Berasategi autore zendua ere gogoan hartu nahi izan dute bere Kalabaza tripontziafilmaren proiekzioarekin. Hurrentzako proposamen berezia izango da eta azken egunean pasako da.

'Zine Kontari' emanaldiak bere laugarren edizioa du eta SGAE Fundazioarena ezezik Eusko Jaurlaritzaren kolaborazioa ere badu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa