Abenduaren 27tik urtarrilaren 4ra arte, Gabonak Arte programak hainbat esperientzia sortzaile biltzen ditu, ikus-entzuleak protagonista bihurtuz, eta harritzeko, esperimentatzeko eta jakin-mina bultzatzeko aukera eskainiz.
Gabonak Arte programako jarduerak zentroko programazio egonkorraren isla dira, eta sorkuntza garaikidea jendearengana hurbildu nahi dute. Era horretan, artearen ikaskuntza normalizatu nahi dute diziplina desberdinen bidez: antzerkia, dantza, musika, zinema eta literatura. Gabonak Arte ekimen artistikoak ditu oinarri eta berdintasuna, tolerantzia, aniztasuna eta errespetua sustatzen ditu jolas-giro batean.
Arte-ren zazpigarren edizioan azpimarratzekoak dira nazioarteko bi proposamen artistiko: Portugaleko Projeto EZ konpainiaren Ez Sub urpeko ontzi urbanoa; honen bidez, publikoak ataritik nabigatzeko eta esperientzia bakarrak bizitzeko aukera izango du. Eta kultura digital europarraren erreferente diren Peter Weibel eta Matthias Gommel artisten FLICK_BI lana. Instalazio interaktibo honek, fotomatoi tradizional baten bidez, txartel-tamainako argazkiek aro digitalean duten funtzionaltasuna hausnartzen du.