Berriemaile Zinematografikoen Elkarteak (AICE) 2014tik antolatzen ditu Feroz Sariak. Talde plural horretan daude telebistan, irratian, prentsan eta Interneten zinemari buruzko informazioa ematen duten 200 kazetari eta kritikari baino gehiago. Guztira, 106 film luze eta fikziozko 48 telesail lehiatu dira sarien seigarren edizio honetako azken aukeraketan sartzeko.
Film dramatikorik onenaren Feroz Sariko hautagaiak “El reino” (10), “Quién te cantará” (8), “Todos lo saben” (6), “Petra” (5), “Carmen y Lola” (4) eta “Viaje al cuarto de una madre” (4) dira. Komediako filmik onenaren atalean daude “Campeones”, lau sarirako hautagai izanik, “Casi 40”, “Mi querida Cofradía”, “Superlópez” eta “Tiempo después”.
Telesailetan nabarmentzekoak dira “Arde Madrid” zazpi hautagaitzarekin, gero “El día de mañana” bostekin, “Paquita Salas” eta “Vergüenza” laurekin, “Fariña” hirurekin, “La peste” (2), “Élite”, “Gigantes”, “Mira lo que has hecho” eta “Vis a vis”.
Zineko interpretazioaren atalean, hauek dira emakumezko aktore protagonistaren L'Oréal Professionnel sariko bost hautagaiak: Bárbara Lennie “Petra” lanagatik, Penélope Cruz “Todos lo saben” filmagatik, Lola Dueñas “Viaje al cuarto de una madre” lanagatik, Alexandra Jiménez “Las distancias” lanagatik eta Eva Llorach “Quién te cantará” filmagatik. Bárbara Lenniek Feroz sari bi irabazi ditu orain arte eta, goian aipatutakoaz gainera, bigarren emakumezko aktorerik onenaren sarirako hautagaia da “Todos lo saben” filmagatik.
Beste alde batetik, kategoria horretako gizonezko aktore protagonistarik onenaren sarirako, AICEko kideek lan hauek nabarmendu dituzte: Javier Bardem “Todos lo saben” lanean, Jose Coronado “Tu hijo” lanean, Javier Rey “Sin fin” filmagatik, Feroz sari bat daukan Antonio de la Torre “El Reino” lanean eta hiru aldiz irabazle (birritan protagonista modura eta beste behin telesaileko aktore onenaren sariarekin) izan den Javier Gutiérrez “Campeones” filmagatik. Azken horrek eta Javier Reyk hautagai bi dauzkate telesaileko gizonezko aktorerik onenaren kategorian, “Vergüenza” eta “Fariña” lanengatik. Javier Gutiérrezentzat bigarren aldia da horrelako ohorea lortzen duena, iazko edizioan sari biak lortu baitzituen.
Telesaileko emakumezko aktorerik onenaren Feroz sarirako lehia ere oso interesgarria da. Hain zuzen ere, Malena Alteriok bigarren aldiz jarraian lor dezake saria “Vergüenza” lanagatik; Aura Garridok “El día de mañana” lanarekin eskuratzen badu, atal horretako bigarren saria izango litzateke, 2017an “El Ministerio del Tiempo” telesailarengatik lortu baitzuen. Inma Cuestak “Arde Madrid” lanarekin lortzen badu, bigarren saria izango litzateke 2016an zinemaren atalean eskuratu zuenaren ondoren. Urrezko zerrenda osatzen dute Najwa Nimrik “Vis a vis” lanagatik eta Eva Ugartek “Mira lo que has hecho” lanagatik.