Manifestaldiaren ibilbidea Doctor Deseo musika taldearen abeslariak, Francisek girotuko du bere musikarekin eta bere ahotsarekin biztanlegoa gehitzera animatuz. Ondoren, Pio Baroja plazan Giza Eskubideen inguruan performance-a hasiko da, rap saioa Beto Snay-rekin eta txalaparta emanaldia Iker eta Patxirekin.
Oraingo honetan, gaur egungo gizartean Giza eskubideek duten sentsuari buruzko gogoeta hau ahalik eta elkarte gehienekin partekatzea nahi dute. Azaldu dutenez: "Proposamen honen helburua ez da atzera-begirada bat besterik ematea, baizik eta, itxaropen bat izan zen horrek, gaur egun bere garaiko indarra mantentzen ote duen ikustea."
Gauzak horrela,hau lortu nahi dutela azaldu dute: "diskurtso itxaropentsu berri bat emateko asmotan, erronka berrien aurrean erantzuteko gaitasunarekin, eta itxaropen eta ilusioa eskaintzeko gaitasunarekin, bidezkoagoa den mundu bat lortzeko borrokan ahalik eta pertsona gehien elkartu nahi ditugu."
Beraz, abenduaren 10ean ospatuko duten ekintza kolektiboan parte hartzeko gonbidapena luzatu diete herritar guztiei. Giza eskubideen inguruan dauden gabeziak salatzeko eta eraiki nahi duten bidezkoagoa den gizarteak izan behar dituen baloreen inguruko konpromezu kolektiboa adierazteko.