WOP Jaialdia ostiral honetan Euskalduna Jauregian

uriola.eus 2018ko abe. 10a, 10:09

Walk On Project elkarteak urtero antolatzen duen musika jaialdia ostiral honetan ospatuko dute Matthew Sweet, Corizonas eta Sex Museum taldeekin.

Arratsaldeko 19:30ean hasiko da jaialdia Euskalduna Jauregiko Urban Hall gunean. Bertan, Matthew Sweet AEBetako pop-rock musikaria, Sex Museuem madrileko taldea eta Corizonas (Corazones eta Arizona Baby taldeko kideek osatu duten talde berria) zuzenean egongo dira.

Dagoeneko sarrerak salgai jarri dituzte, eta, WOP elkarteak antolatzen dituen ekintza guztietan bezala, lortutako dirua ekintza hauetara bideratuko dute:

  1. Ikerketa proiektuak finantzatzea gaitz neurodegeneratiboen terapiak bilatzeko
  2. Gaixotasun neurodegeneratiboen errealitatea ezagutzera ematea
  3. Gizartea kontzientziatzea ikerkuntza eta zientziaren alde