Eduardo Gaviña artistaren argazki erakusketa berria

uriola.eus 2018ko abe. 10a, 10:32

Bira Kulturak Eduardo Gaviña argazkilariaren erakusketa jasoko du bihartik aurrera.

Bihar arratsaldean, Zazpikaleetako Bira! Kulturan, Eduardo Gaviñaren argazki erakusketa berria aurkeztuko dute. Bertan, abendu osoan, bere lan berria doan ikusteko aukera egongo da.

Eduardo Gaviña (Laudio, 1969) argazkilaria, aktorea, abeslaria, eta, batez ere, kabaretaria da. Yogurinha Borova ezizenarekin ezagutzen dugu eta Bilboko gauetan ikusi dezakegu sekulako arrakasta izan duen 'Eraso sexistarik ez' abestia kantatzen.