Udalaren Produkzio Artistikoko Zentro honen aurkezpenean, 20. urteurrena bete baitzuen azaroan, Alkateaz eta Udalaren Kultura zinegotzi Nekane Alonsoz gain, Iñaki Lopez de Aguileta kultura-zuzendaria eta Juan Zapater BilbaoArteren zuzendaria ere izan dira, bai eta Bizkaiko galeristak, hiriko kultur erakundeetako ordezkariak eta zentroko artistak ere.
BilbaoArte zentroa Bilbo Zaharrean dago, eta han izango da erakusketa kolektibo hau, jendearentzako irekia, abenduaren 10etik (astelehena) abenduaren 18ra (martitzena), astelehenetik barikura, arratsaldeetan.
Erakusketaz gain, abenduaren 10etik 14rako astean, artistek beren proiektuak aurkeztuko dituzte. Astelehenean eta asteartean, goizez eta arratsaldez, bekadunek beren mintzaldiak egingo dituzte, 15-20 minutuko txanda bana hartuz. Eguaztenetik barikura, 19:00etatik aurrera, beste arte-zentro batzuekin (Parisko Cité des Arts, Bregenz-eko Kunsthaus eta Seulgo SeMa Nanji Residency) mugikortasun programetan parte hartu izan duten artistek beren esperientzien berri emango dute, Frantzian, Austrian eta Hego Korean egoitza izan baitute urtean zehar.
BilbaoArte ekoizpen artistikorako Bilboko Udalaren zentroa kulturaren topagune eta zabalkunderako espazio bihurtu da; bertan erakusketak, mintegiak, tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, topaketak, performance-ak eta ikus-entzunezkoen proiekzioak egiten dira.