#GazteKluba Gabonak, 12 eta 17 urte bitarteko gaztetxoentzako aisialdi-eskaintza

uriola.eus 2018ko abe. 11a, 10:13

Gazteei elkartzeko eta jostetarako jolas gune bat eskaintzearren antolatu da, musika, sormena, kirola edo teknologia susta daitezen, besteak beste.

5 jarduera inguru biltzen ditu programa horrek, Uriko auzoetan zehar. Horrela, bada, gazteek aukera izango dute parkour-ean aritzeko Txurdinagako kiroldegian, edo jugger-ean –errugbia eta esgrima nahasten dituen kirol modalitatea- Zorrotzan, saskibaloian Uribarriko Harritxoen Zelaiunean; musika, dantza edo bideo-jokoez gozatzeko Bilborocken, eta beren alderdirik irudimentsuenari eragiteko Azkuna Zentroko sukalde-lantegietan edo Zazpikaleetako Inedi Design zentroko moda-lantegietan. Gainera, egitarau horren barruan, bi ibilaldi daude antolatuta: bata, Astúnera, eta bestea Donostiara.

Kirol-jarduerak 


Parkour: gorputz-jarduera bat da, pertsonaren mugitzeko ahala duena oinarri. Parte hartzaileak saiatuko dira hirian topatzen dituzten oztopoak gaindituz ahalik eta erosoen, arinen eta modurik teknikoenean mugitzen batetik bestera.  
Asteazkena, abenduak 26, eta osteguna, abenduak 27, 11:00etatik 12:30era. 
Txurdinagako Udal Kiroldegia. 
Doako jarduera da. 
Izena emateko epea, gaurtik hasita, astelehena (abenduak 10) domekara arte (abenduak 16). www.bilbaogazte.bilbao.eus.

Jugger-a: kirol mota berria da, esgrima eta errugbia nahasten dituena. Gazteek ikasiko dute kirol modalitate honetan olgetan, zeina trebetasunean eta estrategian oinarritzen baita. 
Zapatua, abenduak 29, 11:00etatik 13:00etara. 
Zorrotzako Udal Kiroldegia.  
Doako jarduera da. 
Ez dago izena eman beharrik.

Saskibaloia: saskibaloi-txapelketa bat antolatu da kirol horretarako zaletasuna duten gazte guztientzat, eta, orobat, ezagutu nahi dutenentzat edo hurbildu nahi dutenentzat. 
Abenduaren 2an, eguaztenean; abenduaren 3an, eguenean; eta urtarrilaren 4an, barikuan, 17;30etik 20:30era. 
Uribarriko Harritxoen Zelaiunean. 
Doako jarduera da.
Ez dago izena eman beharrik.

Musika eta dantza


Musik fest: Musika izango da protagonista #Gaztekluba Gabonak egitarauan, eta, hala, maratoi bat izango da, talde eta bakarlari gazteek parte hartuko dutelarik, 15 eta 21 urte bitartekoek. Parte hartu nahi duten banda eta artistentzako epea irekita egongo da abenduaren 12ra arte (eguaztena).
Abenduaren 26an, eguaztena, 17:30etik 21:30era. 
Bilborock. 
Doako jarduera, sarrera librea izango duena, lekuak bete arte.

Open dance: dantzaz gozatu nahi dutenentzat, egitarau honek dantzako master class bat eskaintzen du. 
Abenduaren 27an, eguenean, 17:30etik 21:30era. 
Bilborock. 
Doako jarduera, sarrera librea izango duena, lekuak bete arte.

Bideo-jokoak
Bilbao sports open: txapelketa huts egin ezinezkoa bideo-jokoak maite dituztenentzat; nor trebeago ibiliko dira.  
Abenduaren 28an, barikuan, eta abenduaren 29an, zapatuan, 17:30etik 21:30era. 
Bilborock. 
Doako jarduera da. 
Izena emateko epea, gaurtik hasita (abenduak 10), astelehena, domekara arte (abenduak 28).  Euskosports web orrian. 

Sukalde- eta moda-lantegi bereziak
Sukalde-lantegia: hiru lantegi dira: lehena, pintxoak egiten ikasteko; bigarrena, gozogintzakoa, bazkalburuko berritzaileak egiten ikasteko, eta hirugarrena, pasta freskoa egiten ikasteko. 
Urtarrilaren 2an, 3an eta 4an, 11:00etatik 13:00etara. 
Azkuna Zentroan.
Doako jarduera da.
Izena emateko epea, gaurtik hasita, astelehena, abenduak 10, domekara arte, hilak 16. www.bilbaogazte.bilbao.eus.

Moda-lantegia: Modu dinamiko eta elkarlanezko batean, hainbat gairi helduko zaie: koloreak eta testura ezagutuz; neurriak, bolumenak eta lerroak eta 2019ko joerak. 
Urtarrilaren 2an, 3an eta 4an, 11:00etatik 13:00etara. 
Inedi Design. 
Doako jarduera da.
Izena emateko epea, gaurtik hasita, astelehena (abenduak 10) domekara arte (abenduak 16). www.bilbaogazte.bilbao.eus.