'Zine Kontari' euskaraz idatzi eta egindako zinemagintzaren jaialdia hasi da

uriola.eus 2018ko abe. 11a, 10:38
Campos Eliseos Antzokiaren Kupula Aretoan garatuko da, abenduaren 10etik 14ra, gunea bete arteko sarrera librearekin . 'Handia', 'Ama Lur', 'Aupa Etxebeste!' edo 'Kalabaza tripontzia' pelikulak ikusgai egongo dira."

'Zine Kontari' euskaraz idatzi eta egindako zinemagintzaren laugarren emanaldia dugu. Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionalak bereegiten du programa honen defentsa, SGAE Fundazioaren laguntzarekin. Helburua gutxiengo bati zuzentzen zaion zinemagintza eredu bat zabaltzea da, euskal autoretzaduna, aintzat hartuta, ia kasu guztietan, ohiko aretotan dagoeneko ikusgai ez diren filmei buruz ari garela. Euskara, ezinbesteko tresna eta ibilbidea. 

Campos Eliseos Antzokiaren Kupula Aretoan gauzatuko da, abenduaren 10 honetik 14ra, gunea bete arteko sarrera librearekin (Bertendona kalea 3 Bis, 6. solairua). Proiekzioak astelehenetik ostegunera arratsaldeko 19:00etan izango dira. Azken egunean, ostirala hilak 14an, aldiz, 18:00etan.
 
Hamasei euskal autoreen obrak izango dira ikusgai, tartean: Andoni Egaña (Areka); Néstor Basterretxea eta Fernando Larruquet (Ama Lur); Aitzol Saratxaga (Ziren); Peio Cachenaut (Xora); Koldo Almandoz (Razielen itzulera); Andoni de Carlos, José Miguel Goenaga, Jon Garaño, Aitor Arregi (Handia); Izaskun Arandia (Night Shift); Telmo Esnal, Asier Altuna, Pablo Bueno (Aupa Etxebeste!); eta,Koldo Izaguire eta Juan Bautista Berasategi (Kalabaza tripontzia). 9 proiekzio, guztira, eta luzemetraiak hasi aurretik, egunero, laburmetraia bat.
 
Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionalak omenaldia egin nahi izan dio 1968. urtean euskaraz berez idatzi, burutu eta filmatu zen estreineko dokumentalari. Néstor Basterretxea eta Fernando Larruqueten Ama LurEuskal Filmotekaren laguntzari esker proiektatu ahalko da. Bide batez, Juan Bautista Berasategi autore zendua ere gogoan hartu nahi izan dute bere Kalabaza tripontziafilmaren proiekzioarekin. Hurrentzako proposamen berezia izango da eta azken egunean pasako da.