“Kontari eta Kantari” programan parte hartzeko epea ireki dute

uriola.eus 2018ko abe. 11a, 11:00

"Kontari eta Kantari" pragramak izan duen arrakasta ikusita, Bilboko Udalak gonbidapen bidezko sarreren sistema bat ezartzea erabaki du, eta izen-ematea ireki dute.

Azaroaren 30ean, Abandoko Udaltegian bildu zen jendetza ikusita, gonbidapen bidezko sarreren sistema bat ezartzea erabaki dute. Udalaren asmoa saioren batera etorri nahi dutenek sarrera bana izango dutela ziurtatzea da, eta, hala, alferreko ilarak saihestea.

Kontari eta Kantari” programan parte hartu nahi dutenek e-mail bat bidali behar dute haurzerbitzua@bilbao.eus helbidera, adieraziz zein saiotara joan nahi duten eta familiako zenbat adingabe eta zeintzuk joango diren.

Saioetako bakoitzerako, 25 adingaberentzako eta familia bakoitzeko heldu batentzako lekua izango da, eta eskabideak iritsi ahalako hurrenkeran banatuko dira leku horiek. Hala, bada, lehenbiziko 25 eskabideei gonbidapen bana emango zaie, eta ikuskizunerako sarreran erakutsi beharko dute. Ez da beharrezkoa lehenbiziko gonbidapena inprimatzea, nahikoa da mugikorreko pantailan erakustea.

SAIOEN EGUTEGIA ETA IZEN-EMATEAK

Ostiralean, abenduak 14 (bi saio), 17:45ean “Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa”. Abandoko Udaltegia.
19:00etan, “Koloretako munstroa". Abandoko Udaltegia.
Izen-emateak: abenduaren 12an, asteazkena, 9:00etatik aurrera

Ostiralean, abenduak 21, 17:45ean “Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa”. Abandoko Udaltegia.
Izen-emateak: abenduaren 19an, asteazkena, 9:00etatik aurrera 

Urtarrilaren 2an, asteazkena, 18:00etatik aurrera: “Nola dastatu ilargia" Errekaldeko Udaltegia 
Izen emateak: abenduaren 26an, asteazkena, 9:00etatik aurrera

Urtarrilaren 4an, ostirala, 12:00etatik aurrera: “Afrika eta koloreak” Errekaldeko Udaltegia
Izen emateak: abenduaren 26an, asteazkena, 9:00etatik aurrera 

Kontari eta Kantari” 7 urte arteko adingabeak dituzten familientzat da; Bilboko Udalak, era honetako jarduerekin, jolaserako, kulturarako eta belaunaldi guztientzako aisialdirako gune bat eskaini nahi du, eta, halaber, familiek elkarrekin igaro dezatela tarte goxo eta kalitatezko bat. 

Bilboko Udalak doako aisialdi-eskaintza bat prestatu du haurrentzat Gabonetarako, eta egitarau horren barruan daude musikaz lagundutako ipuinen saioak. #BilbaoGabonak du izen orokorra egitarauak, eta, beraren bidez, Bilboko Udalak abian jartzen du proiektu aitzindari bat, Uria kultura-, aisialdi- eta merkataritza-erakarpeneko gune handi bat izan dadin baita Gabonetan ere.