Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala aurkeztu dute

uriola.eus 2018ko abe. 11a, 17:11

Bilbon jokatuko da larunbatean, abenduaren 15ean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala. Bilbao Arenan izango da ekitaldia, 17:00etatik aurrera. 

Abenduaren 15ean, zapatuan jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala. 17:00etan hasiko da, Bilbao Arenan, Bilbon. Bilbao Arenako ateak 15:30ean zabalduko dira. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak sasoiz joateko gomendioa egin gura die bertsozaleei, jende asko batuko garelako eta azken orduan trabarik ez egoteko.

Hauek dira aurten finalera heldu diren zortzi bertsolariak: Aitor BizkarraRuiz, Eneko Abasolo Txabarri‘Abarkas’, Etxahun LekueEtxebarria, Jone UriaAlbizuri, Miren AmurizaPlaza, Nerea IbarzabalSalegi, Onintza EnbeitaMaguregi eta Xabat GalletebeitiaAbaroa

Finalisten artean Etxahun Lekue, Jone Uria, Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia 2016an ere finalista izandakoak dira. Eneko Abasolo ‘Abarkas’ 2010ean izan zen finalista; Aitor Bizkarrak lehenengo bider kantatuko du Bizkaiko finalean.

 

Egitura: 

Finalera heldu aurretik ibilbide luzea egin du Bizkaiko Txapelketak. Apirilean eta maiatzean jokatu zen Udabarriko Fasea: 13 saio jokatu ziren eta 78 bertsolarik parte hartu zuten.

Udagoienean kanporaketen fasearekin hasi zen Txapelketa. 5 kanporaketa jokatu ziren eta 30 bertsolarik parte hartu zuten horietan. Finalaurrekoetan 8 bertsolari zeuden zain, eta kanporaketetatik sailkatutako 10ekin batu ziren, 18 bertsolari guztira hiru finalaurrekotan. Horietatik, zortzi heldu dira finalera.

 

Egin beharreko lanak:

Finalak atal bi izango ditu. A atala zortzi bertsolarik jokatuko dute. B atalera bertsolari bi pasatuko dira, eta buruz burukoa osatuko dute. Atal biak batuta puntuaziorik altuena lortzen duen bertsolariak jantziko du txapela.

Ariketak: 

  • Aatalean:
    • Zortziko nagusian, hiruna bertsoofiziotan.
    • Zortziko txikian, hiruna bertsoofiziotan.
    • Hamarreko txikian, hiruna bertsoofiziotan.
    • Bakarkakolana:
      • Puntua emanda, bertso bi zortzikotxikian.
      • Gaia emanda, hiru bertso doinu eta neurrilibrean.
      • Batalean:
        • Zortziko txikian, hiruna bertsoofiziotan.
        • Seiko motzean hiruna bertsoofiziotan.

Kartzelako lana: gaia emanda hiru bertso doinu eta neurrilibrean.