Kepa Junkera trikitilaria Belgikan ospitale batean dago, asteazkenean, abenduak 5, iktusa izan eta gero. Asteburuan Bruselan eta beste bi herrietan kontzertuak eman behar zituen, baina programatuta zituen kontzertuak bertan behera gelditu dira, informazio gehiago izan arte.