Félix Linares, Victoria Cañas eta Isidro Elezgarai 2018ko Bilboko Ospetsuak izendatu dituzte

uriola.eus 2018ko abe. 12a, 11:54
Felix Linares EITBko argazkian

2001ean eratutako “Bilboko Ospetsuak” aintzatespen honen bidez, jardunean egindako ibilbidearen ondorioz Hiriaren izen ona zabaltzen lagundu duten pertsonak nahiz erakundeak aldarrikatu nahi dira.

Abenduaren 17an, astelehena, Bilboko Udalak Bilboko Ospetsuen zerrendari aurtengo hiru titulu berriak gehitzeko ekitaldia ospatuko du, orain arte 99 aintzatespen banatu dituelarik:

  • Félix Linares Jaca, zinezalea eta literaturazalea. Kultura, literatura, artea eta zinema bultzatzearen aldeko bilbotar konpromisoagatik.
  • Victoria Cañas Cenea, enpresaria. Emakume ekintzaile eta enpresari arrakastatsua izateagatik eta Bilbon egindako artearen eta diseinuaren aldeko apustuagatik.
  • Isidro Elezgarai Esteban, UNICEF Euskadiko presidentea. Haurrekiko eta munduko beste herri batzuekiko Bilboren elkartasunaren eredu izateagatik.

BILBOKO OSPETSUAK 2018

FÉLIX LINARES JACA. “Kultura, literatura, artea eta zinema bultzatzearen aldeko bilbotar konpromisoagatik”

VICTORIA CAÑAS CENEA. “Emakume ekintzaile eta enpresari arrakastatsua izateagatik eta Bilbon egindako artearen eta diseinuaren aldeko apustuagatik”

ISIDRO ELEZGARAI ESTEBAN. “Haurrekiko eta munduko beste herri batzuekiko Bilboren elkartasunaren eredu izateagatik”

 

BILBOKO OSPETSUAK- Sarituen zerrenda

Bilboko Ospetsuen zerrendan, 97 lagun daude: musikariak, abeslariak, konpositoreak, historialarik, idazleak, sukaldariak, aktoreak, enpresak, enpresa-zuzendariak, ikastetxeak, zinema-zuzendariak, modako profesionalak, artistak, jatetxeak… Zerrenda honi Hiribilduaren Enbaxadore bi gehitu behar zaizkio: Athletic Club (2012) eta Guggenheim Bilbao Museoa (2017).

2001: Elías Amezaga, Carmelo Bernaola, Angel Ortiz Alfau.
2002: Jose Zuazagoitia, Rafael Ossa Echaburu, Pedro Olea, Sabina de la Cruz.
2003:Carmen Orueta, Enma Jimenez, Antonio Foraster, Vicente Larrea, Josu Meabe.
2004:Iñaki Garcia-Erguin, Víctor Montes, Kepa Junquera, Mariví Bilbao, Cáritas Diocesana.
2005:Beti Jai Alai, Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfoikoa, Casa Lopez Oleaga, El Consorcio, Galería Aritza.
2006: Félix Iñiguez de Onzoño, Juan Sabas Olabarria, Miguel Álvarez Villota, Oskorri, Raimundo Pérez Lezama, Rimbombin Jatetxea, Gorostiaga Txapel-denda.
2007: Farmacia Caballero, Farmacia Pariza, Farmacia Unceta, Javier de Bengoechea y Niebla, José María Orue Aranguren, José Miguel de Azaola Uriguen, Rafael Iriondo Aurtenetxea.
2008:Yolanda Aberasturi Basabe, Adolfo Cabrales Mato "Fito", Mercedes de Miguel Heras, José Luis Marcaida Onaindia, Miriam Ocariz Miguel.
2009:Josu Bergara Etxebarria, Mª Jesús Cava Mesa, Presentación de María Hijas de la Cruz Ikastetxea, Bilboko Kontsul Multzoa, Xabier de Irala Estevez, Alejandro Echevarria Busquet, Jesús Llona Larrauri eta Garbiñe Badiola Fariña, Asier Polo Bilbao.
2010:Zientzia Medikoen Bilboko Akademia, Alex de la Iglesia, Luis de Pablo, El Correo Español-El Pueblo Vasco, Hipólito Suarez, Pedro Luis Uriarte, Igor Yebra.
2011:Adela Asua Batarrita, Virginia Berasategui Luna, Ricardo Diez Hochleitner, Mario Fernández Pelaz, Ángel María Villar Llona, Iberdrola.
2012:Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola, Siervas de Jesús de la Caridad, Olmo eta Don Celes, Abao-Olbe, Idom, Zazpikaleetako Txikiteroak. Hiribilduaren Enbaxadorea 2012 Athletic Club.
2013:Vicinay Cadenas, S.A., Igualatorio Médico Quirúrgico (IMQ), Cine Club FAS, Otxarkoaga Prestakuntza Zentroa.
2014: Eneko Atxa, Ramón Barea, Txomin Bereciartua, Jon Kortajarena, Carmen Mijangos.
2015: Martina de Zuricalday Bilbao Gozotegiak, Txetxu Rojo, Alfonso Santiago, Emilio Sagi, Gorabide, Karmele Goñi.
2016: Jose Angel Iribar, Sara Estévez, Xabier Kintana, Jose Antonio Garrido, Begoña Rueda.
2017:Bizkaisida Bizkaiko Hiesaren aurkako Herri Batzordea, Javier Viar Olloqui, Jon Ortuzar Bilbao, Maria Dolores de Damborenea Gonzalez, TeleBilbao. Hiribilduaren Enbaxadorea 2017 Guggenheim Bilbao Museoa
2018:Félix Linares Jaca, Victoria Cañas Cenea, Isidro Elezgarai Esteban.