Euskal emakume poetei eskaianitako errezitaldia antolatu dute

uriola.eus 2018ko abe. 12a, 12:04

Bidebarrieta Kulturguneak, Poetalia elkarteak antolatutako poesia ikuskizuna jasoko du datorren ostiralean, abenduak 14, 19:30etik aurrera

Euskal poeta emakumeak… Lekukotza hartzen izenburupean, zenbait poema irakurriko dira,  Amaia Landaren zuzeneko musikarekin. Errezitaldiak, garai guztietako euskal emakume poeta azpimarragarrien lana azpimarratu gura du.

Horien artean Karmele Jaio, Julia Ochoa, Blanca Sarasua, Virginia Imaz, Amaia Lasa edo Leire Bilbao aipa daitezke; poesia salaketarako eta errebindikaziorako arma bilakatu zuten emakume egileei egiten zaien aintzatespen xumea izango da. Luisi Landak, Carmen Martínezek, Isabel Gonzálezek eta Manoli Lopezek jarriko diete ahotsa testuei, Charo Pérez narratzaileak lagunduta, Jesus Martinek zuzendutako ikuskizun harrigarri eta berezian.

Poetalia, poesia zaleek, poesia idazten dutenek, osatutako tokiko taldea da. Dikzio, poesia errezitazio eta irakurketa dramatizatu tailerrak antolatzen ditu. Helburua, sentimenduen mundua entzuleei bideratzea eta haiekin konpartitzea da, sentimendu horiek poesiaren bitartez adierazita, modu eder eta harmonikoan.

EGITARAUA

ABENDUAREN 14 
19:30 – Bidebarrieta Kulturgunea 
ERREZITALDI-IKUSKIZUNA: “EUSKAL POETA EMAKUMEAK… LEKUKOTZA HARTZEN

Rapsodak:
Carmen Martínez
Isabel González
Luisi Landa
Manoli López

Narrazioa:
Charo Pérez

Musika:
Amaia Landa

Zuzendaritza:
Jesús Martín