Iñigo Cabacasen heriotzari buruzko epaia salatzeko protestak burutu dituzte

uriola.eus 2018ko abe. 12a, 17:11

Gaur goizean Ertzaintzak Deustun duen komisaldegiaren aurrean, Bilboko epaitegietan eta Eusko Jaurlaritzaren delegazioan elkarretaratzeak egin dituzte Iñigo Cabacasen epaia salatzeko. 

Iñigo Cabacasen heriotzari buruzko epaia salatzeko, Athleticeko jarraitzaile gaztearen senide eta lagunek elkarretaratzea dute Bilboko hainbat lekutan. Guztira, hiru lekutan egon dira. Ertzaintzak Deustun duen komisaldegiaren aurrean, Eusko Jaurlaritzaren delegazioaren barnean eta Bilboko epaitegien barnean egin dituzte. Azken leku honetan Ertzaintzak protesta egiten egon diren pertsona batzuk identifikatu ditu.

Gogoratu behar da Bizkaiko Lurralde Auzitegiak auzipetutako sei ertzainetako bati bi urteko kartzela-zigorra eta sei urteko gaitasun-gabetzea ezarri ziola. Alabaina, ez dute espetxean sartuko eta ez du bere lanpostua utzi beharko, dagoeneko erretiroa hartu duelako.

Epai horren kontra protestak egiten jarraituko dutela argitu dute gaur goizeko partaideak.