Opari txartelaren baldintzak hauek dira. www.euskalduna.eus helbideko kanaletan komertzializatzen diren ikuskizunetan soilik erabili ahalko dira, eta ABAO-OLBE, BOS eta OSEko kontzertuak kanpoan geratuko dira, beren salmenta-sistema dutelako.
Txartelaren kudeaketa-gastuak ez dira prezio horretan sartuko; beste 3 euro dira. Jakitera eman dutenez, Opari txartela ezingo da Euskalduna Jauregiko ostalaritza eta aparkaleku zerbitzuetan erabili.