“Zatoz ezagutzera, Barrutiko Kontseilua” goiburuarekin, Bilboko Udalak jardunaldi ireki bat antolatu du Abandoko Barrutiko Kontseiluaren behin-behineko egoitzan

uriola.eus 2018ko abe. 13a, 11:45

Ekimen hori proposatzen da herritarrek ezagut dezaten Udaltegia, haren zerbitzuak, eta Barrutiko Kontseiluaren funtzionamendua, era horretan, herritarrek udal gaien kudeaketan parte har dezaten sustatzearren. Bihar izango da, abenduaren 14an, 17:00etatik 21:00etara.

Abando-Indautxuko Udaltegia Elkano kaleko 20-22an dago, aldi baterako, harik eta Barrainkua kaleko ohiko egoitza hobetzeko, handitzeko eta eraberritzeko obrak egin arte. Bisita gidatuak, 17:00etatik 21:00etara. Interesdunek informazioa eskatu ahalko dute udaltegiaren jarduera, zerbitzu eta erabilerei buruz. Haurrentzako margo-lantegia, 17:00etatik 21:00etara, “Margotu zure auzoa” izenarekin; txikienek marrazkiak egin ahalko dituzte, eta udaltegian egongo dira erakusgai.

“Kontari eta kantari”: Bi ipuin kontalari bertatik bertarako musikarekin, 7 urte baino gutxiagoko haurrak dituzten familientzat. Gehienez ere 25 haurrentzako lekua izango da saio bakoitzean, familia bakoitzarekin heldu bat sartu ahalko delarik. Sesio hauetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da haurzerbitzua@bilbao.eus helbidera e-mail bat bidaliz.

Bi saio horiek haurren Udalak Gabonetarako prestatutako aisialdi- eta kultura-eskaintzan sartuta daude. Jostetarako gune bat eskaintzea da xedea, eta familiek kalitatezko denbora partekatu eta gozatu ahal izatea.

“Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa”, 17:45etik 18:45era. 
“Koloretako Munstroa”, 19:00etatik 20:00etara.

Hitzaldia Abandori buruz, ALEA “Alhondigako espiritua” literatur elkartearen kontura, goiburu honekin: “Elizate izatetik Barruti izatera: 6.128 urteko historia”, 20:15ean.