Bilboko Suhiltzaileek Basurtuko Ospitalean dauden umeak bisitatu dituzte

uriola.eus 2018ko abe. 14a, 09:54

Gabonetako jaiak datozela-eta Bilboko Suhiltzaileek Basurtuko Unibertsitate Ospitalean ingresatuta dauden umeei bisita egin diete, eramangarriagoak egin nahian ospitaleko egonaldiak.

Hartara, 11:30ean, Bilboko Udaleko suhiltzaile-talde bat San Pelayo Pabilioian dagoen Pediatria saila bisitatzen egon da. Ibilgailu ofizialekin joan dira hara Bilboko hamabi suhiltzaile, Babes Zibil eta Larrialdietako zuzendari Andoni Oleagordia eta Suhiltzaileen Kirol eta Kultur Elkarteko presidente Santiago IglesiasOspitalean zuzendaritzak harrera egin die.

Suhiltzaileek E-8 eskailera eraman dute Basurtuko Ospitalera eta leihotik sartu dira pediatriko eraikinera, larrialdia balitz bezala. Ondoren, gaixotasuna dela-eta gelatik ezin irten daitezkeen umeei egin diete bisita. Umeek ekintzetako jakak eta kaskoak probatu dituzte eta askok suhiltzaileekin argazkiak ere egin dituzte. Suhiltzaileek, berriz, oparitxo bana eman diete ospitalean dauden umeei, baita suhiltzaileen kasko txiki gorri bana eta prebentzioari buruzko koadernoak ere.

Ia ordu eta erdikoa izan da bisita eta ospitaleak (Bilbao-Basurtu ESI) antolatuak dituen ekitaldien barruan sartzen da, hain zuzen, umeei eta gazteei hango egonaldia atseginagoa egiteko. Bestalde, Bilboko suhiltzaileek pertsonarik ahulenei -adineko pertsonak eta gaixorik dauden adingabeak- bisitak egiteko ekimenaren barruan ere sartzen da bisita hau.