Bilboko Arte Liburu Azokaren VI. edizioa asteburu honetan Bilbon

uriola.eus 2018ko abe. 14a, 10:57

Banizu Nizuke kultura-elkarteak BALAren –Bilboko Arte Liburu Azoka– seigarren edizioa antolatu du.

Asteburu oso bat eskainiko zaie formatu konbentzionalez haratago doazen edizio formei, eta esperimentazioaren eta ikerkuntza artistikoaren lurretan barrena sartuko dira, liburua objektu, pieza bakar edo sorta berezi gisa harturik.


BALAk 50 stand izango ditu, zeinetan bertako zein nazioarteko argitaletxeak, fanzineak eta artistak izango diren. Standetan kolektibo horien sormen berriak eta material anitzak eskainiko dira: pieza bakar ugari, liburu-dendetan eta bitartekari arruntetan zailtasunez lortzen direnak...Hori dena Bilboko lokal adierazgarri baten testuinguruan, Alde Zaharreko Calzados La Palma zapata-denda zaharrean; BALArako artistikoki prestatutako bi solairurekin. 

Larunbatean, Enrique Bordes (Madril, 1975) ikus-arteetako aditua eta arkitektoa izango dugu gurekin. Beatos, mecachis y percebeserakusketa berriaren komisarioa da, komikien milaka urte Espainiako Liburutegi Nazionalean, bertako materialekin. Gure etxera gai hau ekarriko du: Arkitektura komiki gisa.

Igandean Ana G. Lartitegi (Bilbao, 1961) irudigileak parte hartuko du BALAren programan.  Ilustrazioaren Euskadi Saria jaso zuen 2015ean, eta honako hitzaldi hau emango digu: Hitzik gabeko liburu batetik geratzen dena.

Abenduaren 15ean bi lantegi egongo dira. Lehenik, NAGORE LEGARRETAK (Hernani) ontziekin argazkiak egiten irakatsiko digu, argazki-makina estenopeikoak sortuz. Eta, bigarrenik, SARCOFAGA (Bogota) kolonbiar kolektiboak gerrilla-serigrafia egiten irakatsiko digu eguzkitzailerik gabe.

 Igandean, txikien txanda izango da. ARAN SANTAMARIA (Zumaia)pop-up teknikan espezializatutako artistak diorama landuko du 6 urtetik 12 urtera bitarteko haurrekin.