Abenduaren 15ean, zapatuan jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala. 17:00etan hasiko da, Bilbao Arenan, Bilbon. Bilbao Arenako ateak 15:30ean zabalduko dira. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak sasoiz joateko gomendioa egin gura die bertsozaleei, jende asko batuko garelako eta azken orduan trabarik ez egoteko.
Hauek dira aurten finalera heldu diren zortzi bertsolariak: Aitor Bizkarra Ruiz, Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’, Etxahun Lekue Etxebarria, Jone Uria Albizuri, Miren Amuriza Plaza, Nerea Ibarzabal Salegi, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroa.
Bilboko Uriola txapelketako laguntzailea izango da aurten, eta gure lantaldea bertan zuzenean egongo da gertatzen dena zuzenean kontatzen.